Negozio-ereduak sortzeko tailerra ikertzaileentzat
Noiz eta non
2021/02/25 2021/02/25, 09:00 - 12:00
Deskribapena
Aldaketen abiadura handia eta lehiakortasuna direla eta, ikerguneek plangintza estrategikoko ohiturazko planteamenduak alboratu behar izan dituzte, eta lehiatzeko modu berri bati heldu diote, ikerguneen negozio-eredu berri batean oinarrituta.
Negozio-eredua* (enpresa batek jarraitzen duen logika bezeroei modu bisual, erraz eta koherentean zerbitzu bat ematetik edo produktu bat eskaintzetik diru-sarrerak eskuratzeko) behar bezala definitzea funtsezkoa da negozio-aukerak hautematzeko orduan.
Tailerrean funtsezko elementuetatik ibilbide bat egingo dugu, honako hauek egin ahal izateko:
- Negozio Ereduen diseinua praktikatzen hasi, ikerketetara TRL 0-1etik begira.
- Negozio-eredua giltzarri bihurtuz pentsatzea garrantzitsua zergatik den ulertu.
- Negozio-ereduen garapenari sistematika bat aplikatu.
- Adibide zehatzak eta enpresa eta aktibo teknologikoen benetako azterketa kasuak ikusi.
- Ikertzaileei zuzendutako negozio-eredutarako tresna aurreratuak erabiltzen hasi
- Ziklo osoa ideiatik bistaratu, negozio-eredutik iragaziz eta Go/No Go azken erabakia hartu arte, baia ideia edo aktiboa aldean hartuta abia daitekeen bidea ere: lizentziatu, startup bat muntatu…
Tailer online hau alde kontzeptual eta praktikoaren arteko etengabeko elkarreragin bat izango da: ideia, aktibo teknologiko eta jada sendotutako ereduetan oinarritutako ereduei buruzko ariketa eta eztabaida ugari izango baitira.
Izena ematea
Jardunaldia online egingo da Zoom plataformaren bidez. Esteka saioa baino lehen bidaliko zaizue.
Web helbidea: (Beste leiho bat zabalduko du) https://forms.gle/gM2xCCeyvbU6iCUw6