Doktorego programa honen helburua da doktorego prestakuntza sendoa eskaintzea Materialen Ingeniaritzaren arloan, ikasleek, horrela, ikas dezaten garatzen material berriak edo gaur egun egon badauden materialetarako aplikazio berriak, landuta bereziki berrikuntzaren ikuspegitik; eta prestakuntza sendoa eskaintzea, halaber, Prozesu Jasangarrien Ingeniaritzaren arloan, pasatzeko erabiltzera ingurugiroan inpaktu txikiagoa izango duten prozesu eta produktuak.
Doktoregoa amaituko dutenek gaitasuna izango dute bai ikerketan aritzeko (bereziki ingeniaritzaren esparruan edo ikerketa aplikatuan) bai enpresetan lan egiteko. Doktoregoan zehar ikasleak ikasiko ditu hautatutako ikerketa lerroko teknika aurreratu eta espezifikoak modu sakonagoan, eta ikerketari ekingo dio, etorkizuneko profesional moduan. Doktoregaiaren ikuspegia profesionala bada, punta-puntako edukiak eta gaiak landuko ditu, bokazio berritzailea izango duen profesionala izan dadin. Izan ere, ekoizpen sektore helduek beharrezkoa dute berrikuntza hori herrialde garatuetan irauteko eta, bestalde, ekoizpen sektore berriak sortu behar dira, balio erantsi handiko produktuei lotuta egongo direnak.
Ficha de Grado
Arduraldi partziala
Iraupena: 5 - 8 ikasturte
Eskainitako plazak: 2
Gutxi gorabeherako prezioa: 219 €/mailako
Ficha de Grado
Arduraldi osoa
Iraupena: 3 - 5 ikasturte
Eskainitako plazak: 8
Gutxi gorabeherako prezioa: 301 €/mailako
Harremanetarako
Kontsulta akademikoak: jesus.requies@ehu.eus
Kontsulta administratiboak: materialesyprocesossostenibles.doke@ehu.eus
Iradokizunak eta eskaerakIkerketa taldeak eta lerroak
Ikerketa taldeak | Ikerketa lerroak |
---|---|
Biopolimeroak eta Material Termoplastikoak |
|
Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza |
|