Masterraren Gakoak
Herrialde garatuetan, produkzio sektore helduek etengabe berritu behar dute bizirik irauteko. Horrek material berriak diseinatzea eskatzen du (nanomaterialak, biomaterialak, etab.), aplikazio konbentzionalentzat, aurreratuentzat eta garatzeko bidean daudenentzat, edo aplikazio berriak sortzea jada existitzen diren materialentzat, berrikuntzaren ikuspegitik.
Master honek prestakuntza sendo bat eskaintzen du Materialen Ingeniaritzaren alorrean, eta uztartu egiten ditu haien familia nagusiei eta propietate garrantzitsuenei (metalikoak, polimerikoak, zeramikoak, konposatuak eta funtzionalak) buruzko ezagutzak eskuratzea –alde batetik– eta haien aplikazioak arlo eta produktu askotarikoetan kudeatzeko behar diren trebetasunak –bestetik–.
Helburua izanik ingeniaritzako profesionalen prestakuntza (ingurune aplikatuak) eta ikerketa (ingurune zientifikoak), ikasleek beren interes partikularrak ase ahal izango dituzte prestakuntza programa baten bidez, zeina, Materialen Zientziatik abiatuz, lorpena/fabrikazioa eta egitura/propietateak korrelazioaz, hautapenaz eta diseinuaz arduratzen baita.
Master honen bidez zuzenean sar daiteke Materialen eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza / Engineering of Materials and Sustainable Processes doktorego programara.