Breadcrumb

presentacion-master-eficiencia-energetica-sostenibilidad

Masterraren Gakoak

Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera

Gaur egun, gero eta kezka handiagoa dago giza jardueren eraginkortasun energetikoaren eta teknologikoaren hobekuntzari buruz, xedea izanik jarduera horiek ingurumenean duten eragina murriztea eta garapen jasangarria bermatzea. Horrek eskatzen du modu zentzuzkoagoan erabiltzea baliabide energetikoak eta materialak, energia iturri berrien erabilera ikertzea eta teknologia eraginkorrenak garatzea. Hori horrela, industrian, garraioan, eraikuntzan eta hirigintzan aplikatutako Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasun arloko ikerketa lehentasunezko gai bihurtu da maila zientifikoan, teknologikoan, politikoan, ekonomikoan, juridikoan eta ingurumenekoan.

Master honen helburua da Europar Batasunean alor honetako ikertzaileak, irakasleak eta profesionalak trebatzeko dagoen beharrari erantzutea, gaur egun garapen jasangarriaren eta hornidura bermearen inguruan dauden desafio eta eztabaidei erantzuteko. 

Horretarako, programak ezagutzak eta teknologia aurreratuak eskaintzen ditu kudeaketa energetikoari eta jasangarritasunari buruz, energia sortzeko egungo metodoei eta haien ingurumen arazoei buruzko legediaren (autonomia erkidegokoa, estatukoa eta Europakoa) ezagutza sakon nahiz kritikoaren eta ikuspegi zientifiko-teknologiko baten bidez.

Gainera, ezagutza oinarriak eta tresna metodologikoak ematen ditu ere ikerketak egiteko energia eraginkortasunari eta jasangarritasunari buruz, era horretan doktorego tesia egin ahal izateko. Izan ere, master honen bidez, zuzenean sar daiteke Energia Eraginkortasun eta Jasangarritasuna doktorego programara, Ingeniaritzan eta Arkitekturan.  

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

4razones-master-eficiencia-energetica-sostenibilidad

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Europako merkatua jada eskatzen ari den eta datozen urteetan eskatuko dituen profesionalak trebatzen ditu.
  • Modu egokian uztartzen dira ingeniaritzaren eta arkitekturaren munduak.
  • Nazioartean ospea duten kualifikazio handiko profesionalak eta ikertzaileak dira irakasleak.
  • Ikerketan lehen urratsak egiteko aukera dute ikasleek, eta doktoregoa egiteko gaitasuna ematen zaie.

salidas-master-eficiencia-energetica-sostenibilidad

Irteera profesionalak

  • Teknikari espezialistak energia eraginkortasunean ingeniaritzetan eta arkitektura ikasketetan.
  • Energia eta ingurumen kudeaketako aholkularitzak.
  • Proiektuen kudeaketa Zerbitzu Energetikoko enpresetan.
  • Auditore energetikoak.
  • Espezialistak eraikinen birgaitze energetikoko obren diseinuan eta exekuzioan.
  • Hirigintza jasangarriko teknikariak.
  • Energia konbertsioko instalazioen kudeaketa eta proiektuak.
  • Graduondoko ikasketen jarraipena doktorego aurreko beken bitartez.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).