Breadcrumb

Udaberriko Harrera egunak_título

Udaberriko Harrera Egunak - Spring Welcome Days - Jornadas de Bienvenida de Primavera

Harrera eguna 2024_intro

Lehenengo lauhilekoa bukatu da, eta bigarrenari ongietorria egin behar diogu. Harrera jardunaldi horretan hainbat gairi buruzko informazioa lortu ahal izango duzu:  Ikasle Kontseilua zer den; zein elkartetan parte har dezakezun; zein mugikortasun egin ahal izango duzuen, edo zein graduondoko. Hitzaldiak eta standak egongo dira, baita jostetarako aukera ere: txosna, talo tailerra, musika, erakusketak, bideoak eta abar. Eta beste unibertsitate batzuetako ikasle iritsi berriak ezagutu ahal izango dituzu. Gorde zure campuseko data eta zatoz!

Harrera eguna 2024

Egitaraua

GIPUZKOAKO CAMPUSA

Otsailak 19, astelehena

  • 10.00etatik aurrera, astebetez: Ikasleen argazki lehiaketako erakusketa eta bozka-ematea (Mugikortasuna).
    NON: Carlos Santamaria Zentroan
  • 10:30etik 14:00etara: standak: UPV/EHUko ikasle-elkarteak, Ikasle Kontseilua, EHUkultura, EHUkirola, Nazioarteko Harremanak, graduondokoak.
    NON: Ignacio Maria Barriola Zentroaren ondoan
  • 11:00etatik 12:30era: Nazioarteko Mugikortasuna: Informazio Saioa.
    NON: Carlos Santamaria Zentroko Auditorioan
  • 11:30etik-12:30era: Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia.
    NON: Carlos Santamaria, Zentroko 7. gelan
  • 13:00: Nerea Urrestarazuren eskutik bisita gidatua.
    NON: Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan

Talo tailerra eta txosna goiz guztian zehar María Barriola Zentroaren ondoan.

BIZKAIKO CAMPUSA

Otsailak 20, asteartea, Leioa-Erandio eremuan

  • 10.00etatik aurrera, astebetez: Ikasleen argazki lehiaketako erakusketa eta bozka-ematea (Mugikortasuna).
    NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatean
  • 10:30etik 14:00etara: standak: UPV/EHUko ikasle-elkarteak, Ikasle Kontseilua, EHUkultura, EHUkirola, iraunkortasuna, ekintzailetza eta enplegua, Nazioarteko Harremanak, graduondokoak,
    NON: Mikel Laboa plazan
  • 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Mugikortasuna: Informazio Saioa
    NON: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan
  • 11:30etik-12:30era: Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia.
    NON: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Adela Moyua Gelan
  • 11:30etik aurrera: Zelako Diskofesta. Musika eta animazioa! Zelako Kultur Ideaiak-ekoek girotua.
    NON: Mikel Laboa Plazan

Talo tailerra eta txosna goiz guztian zehar Mikel Laboa Plazan.

ARABAKO CAMPUSA

Otsailak 21, asteazkena

  • 10.00etatik aurrera, astebetez: Ikasleen argazki lehiaketako erakusketa eta bozka-ematea (Mugikortasuna).
    NON: Letren Fakultatean
  • 10:30etik 14:00etara: standak: Ikasle Kontseilua, EHUkultura, EHUkirola, Nazioarteko bulegoa, graduondokoak.
    NON: Unibertsitate Pabilioian
  • 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Mugikortasuna: Informazio Saioa
    NON: Letren Fakultateko Areto Nagusian.
  • 11:30etik 12:30era: Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia.
    NON: Letren Fakultateko Gradu Aretoan
  • 12:30etik 13:30era: Ama Hizkuntzen eguneko bideo-emanaldia UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren eskutik.
    ​​​​​​NON: Unibertsitate Pabilioian

Talo tailerra eta txosna goiz guztian zehar, Unibertsitate Pabilioiko Sukabi Gunean.