euskaraespañol

Gaurko irudia

Joxerra Bengoetxea, UPV/EHUko errektore berria, boto haztatuen % 63,85 lortuta

Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna izango da euskal unibertsitate publikoaren burua datozen sei urteotan.

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2024/11/26

Gaur, errektore berria aukeratzeko hauteskunde eguna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta irakasleak, ikasleak eta teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileak izan dira deituak botoa ematera, guztira, 50.590 lagun. Joxerramon Bengoetxearen hautagaitza gailendu zaio Eva Ferreiraren hautagaitzari, emaitza hau izanik: Bengoetxeak % 63,85 eta Ferreirak % 36,15. Agintaldia, lehenengo aldiz, sei urtekoa izango da, eta ezin izango da ez luzatu ez berritu, hala ezartzen baitu martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak, Unibertsitate Sistemari buruzkoak.

Jakina denez, unibertsitateko hauteskundeetan boto haztatua ezartzen da. Hau da, unibertsitateko kidego bakoitzari ehuneko bat esleitzen zaio eta, horregatik, hautagaitzen emaitzak ehunekotan ematen dira. Hauek dira talde bakoitzari esleitutako ehunekoak: 1) unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor doktoreek, % 56.25; 2) unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor ez-doktoreek eta unibertsitateko irakasle-ikertzaile ez-iraunkor doktoreek, % 8; 3) gainerako irakasle-ikertzaileek, % 1,59; 4) ikasleek, % 22,08; eta 5) teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek, % 12,08. Ondorengo grafikoetan jasota daude hautagai bakoitzak lortutako botoak eta ehunekoak, taldeka banatuta.

Hauteskundeetan 11.286 izan dira boto eskubidea gauzatu dutenak: balioz emandako 10.673 boto; 530 boto zuriak izan dira eta baliogabeak, 83. Azken emaitzarako, hautagaiei balioz emandako botoak baino ez dira hartzen kontuan.

Hilaren 27an aldarrikatu da, behin-behinekoz, hautagai garailea. Inpugnazioak aurkezteko  bi eguneko epea ireki da. Behin betiko errektore hautetsia abenduaren 3an aldarrikatuko da.

Hauteskunde kanpaina azaroaren 8an hasi eta hilaren 24an amaitu zen, eta kanpainako mugarri nagusietako bat azaroaren 11ko Klaustroa izan da, hautagaiek beren programak azaldu baitituzte bertan. Azpimarratzekoa da kanpainako egun batzuetan botoa aldez aurretik emateko aukera egongo dela, eta, hain zuzen ere, azaroaren 18tik 21era bitartean eman ahal izan da fakultate, eskola eta campusetako idazkaritzetan.

Errektorea unibertsitateko agintari akademiko gorena da. Errektorea unibertsitateko kideek hautatzen dute, hautaketa zuzenaz eta sufragio unibertsal, libre, sekretu eta haztatuaren bidez. Errektore izateko hautagaia arduraldi osoan diharduen irakasle‑ikertzaile iraunkor doktorea izan behar da eta izan behar ditu, gutxienez, ikerketako hiru seiurteko, irakaskuntzako hiru bosturteko eta lau urteko esperientzia unibertsitate gestioan, kide bakarreko kargu batean. Aurkeztu diren bi hautagaitzek gutxienez klaustrokideen % 10ek sinatutako bermea dute.

2024ko HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK

BOTO KOPURUA ETA BOTO HAZTATUA

  BENGOETXEA FERREIRA
  Botoak Haztapena Botoak Haztapena
A SEKTOREA (IRIRI) 981  % 31,39 777 % 24,93
B SEKTOREA (IRIEDI) 585 % 5,37 287 % 2,63
C SEKTOREA (Bestelako IRI) 374 % 1,12 155 % 0,47
D SEKTOREA (Ikasleak) 4.990 % 17,64 1.256 % 4,44
E SEKTOREA (TEKAZEL) 874 % 8,33 394 % 3,75
GUZTIRA % 63,85 % 36,15

 

* A taldea: Unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor doktoreak (IRIID). Haztapena: % 56,25
* B taldea: Unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor ez-doktoreek eta unibertsitateko irakasle-ikertzaile ez-iraunkor doktoreek (IRIIEDEID). Haztapena: % 8
* C taldea: Gainerako irakasle-ikertzaileak (Gainerako IRI). Haztapena: % 1,59
* D taldea: Ikasleak. Haztapena: % 22,08
* E taldea: Tteknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek (TEKAZEL). Haztapena: % 12,08

BOTO KOPURUA: IIP DOKTORE IRAUNKORRAK

  Errolda Ferreira Bengoetxea Zuriak Baliogabeak GUZTIRA
Araba 424 139 183 34 5 361
Gipuzkoa 561 127 298 40 1 466
Bizkaia 1.341 511 500 101 4 1.115
GUZTIRA 2.326 777 981 175 10 1.943

 

BOTO KOPURUA: IIP DOKTORE EZ IRAUNKORRAK ETA IIP EZ DOKTORE IRAUNKORRAK

  Errolda Ferreira Bengoetxea Zuriak Baliogabeak GUZTIRA
Araba 287 55 119 10 6 190
Gipuzkoa 405 42 164 11 2 219
Bizkaia 957 190 302 24 2 518
GUZTIRA 1.649 287 585 45 10 927

 

BOTO KOPURUA: GAINERAKO IIP

  Errolda Ferreira Bengoetxea Zuriak Baliogabeak GUZTIRA
Araba 265 18 72 9 0 99
Gipuzkoa 468 23 106 5 2 136
Bizkaia 1.068 114 196 22 4 336
GUZTIRA 1.801 155 374 36 6 571

 

BOTO KOPURUA: IKASLEAK

  Errolda Ferreira Bengoetxea Zuriak Baliogabeak GUZTIRA
Araba 7.739 108 843 25 8 984
Gipuzkoa 11.080 220 1.366 34 9 1.629
Bizkaia 24.018 928 2.781 125 22 3.856
GUZTIRA 42.837 1.256 4.990 184 39 6.469

 

BOTO KOPURUA: TEKAZEL

  Errolda Ferreira Bengoetxea Zuriak Baliogabeak GUZTIRA
Araba 258 40 112 19 1 172
Gipuzkoa 401 58 228 14 5 305
Bizkaia 1.318 296 534 57 12 899
GUZTIRA 1.977 394 874 90 18 1.376

 

BOTOAK GUZTIRA

  A Sektorea B Sektorea C Sektorea D Sektorea E Sektorea GUZTIRA
ERROLDA 2.326 1.649 1.801 42.837 1.977 50.590
Ferreira 777 287 155 1.256 394 2.869
Bengoetxea 981 585 374 4.990 874 7.804
Zuriak 175 45 36 184 90 530
Baliogabeak 10 10 6 39 18 83
Guztira 1.943 927 571 6.469 1.376 11.286