XSLaren edukia
Ahozko Adierazpenerako Baliabideen Tailerra
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Haur Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 12 | 18 |
Gelako p. | 48 | 72 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
GAITASUNAK
• G001- DIZIPLINARTEKOTASUNA CURRICULUM-ARLOETAN
Haur Hezkuntzaren helburuak, curriculum-edukiak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea, horien berezitasun epistemologikoa eta horien didaktikaren berariazkotasuna ulertuz, baita diziplinen arteko harremana ere, neska-mutilen lana prestatzeko, antolatzeko eta ebaluatzeko.
• G011-LAN AUTONOMOA ETA TALDE LANA
Maila honetako irakasle guztiekin jarduerak elkarlanean planifikatzea. Irakaskuntza-lana eta jarduera profesionala berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan taldean gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea
• G015- KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan
IKASKUNTZA EMAITZAK
• HHko hizkuntza adierazpenaren helburuak, curriculum-edukiak, baliabideak eta ebaluazio-irizpideak ezagutzea.
• HHko haurraren osotasunaz jabetzea
• Lan autonomoa antolatzeko eta burutzeko gai izatea
• Elkarlana ezagutu eta era horretan jarduerak planifikatzea.
• Curriculum-proposamenak, hezkuntza-proiektuak eta programazio-unitateak diseinatu eta garatzea
• Komunikazio estrategia egokiak izatea
• Irakasle jardunerako komunikazio-konpetentzia egokiak izatea euskaraz (C1 maila)
• Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak ezagutzea eta diseinatzea garapen integral baten testuinguruan
EBALUAZIO ADIERAZLEAK
• HHko helburuak kontuan hartuta antolatzen ditu adin desberdinetarako jarduerak
• HHn adierazpenaren garrantziaz jabetzen da
• Jarduerak egituratzean arlo desberdinak lotzen ditu
• Haurrak dituen adierazteko modu desberdinak ulertu, errespetatu eta onartzen ditu
• Ikaskuntza autonomorako trebetasunak erakusten ditu
• Lankidetzazko ikaskuntzarako ohiturak eta trebetasunak erakusten ditu
• Elkarlanean jarduerak planifikatzeko gaitasuna azaltzen du.
• Curriculum-proposametatik ahozkotasuna lantzeko proiektuak eta programazio-unitateak
diseinatzeko gaitasuna azaltzen du
• Ahoz eta idatziz komunikazio baliabide egokiak ditu(C1 maila euskaraz)
• Ahozko adierazpena lantzeko estrategia egokiak erabiltzen ditu
• Hizkuntza adierazpena lantzeko estrategiak eta baliabideak ezagutzen ditu
• Ahozko adierazpena aberasten dituen estrategiak sortu eta diseinatzeko gai da.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAIA. Hizkuntza, jolasa eta sormena.
1.1. Ahozko adierazpenaren garrantzia
1.2. Jolasa Haur Hezkuntzan
1.3. Sormenaren ezaugarriak
1.3.1 Sormenerako oztopoak
2. GAIA. Ipuina
2.1. Ipuin kontaketa: aholkuak
2.2. Ipuinekin lanean:
2.2.1. Esataria
2.2.2. Entzulea
2.2.3. Ipuina baliabide didaktiko
3. GAIA. Dramatizazioa
3.1. Dramatizazioa eta jolas sinbolikoa haurraren garapenean (0 urtetik aurrera)
3.2. Dramatizazioarekin lanean
3.3. Dramatizazioa hezkuntzarako baliabide
4. GAIA. Testu poetikoak: Abestiak, aho-korapiloak, erretolikak, asmakizunak eta haur-jolasei
lotutako poesia.
4.1. Hizkuntza eta jolasa: hizkuntzaren alde ludikoa
4.2. Ereduak ezagutzen
4.3. Ereduak sortzen: aho korapiloak, hitz jokoak, asmakizunak, kantak, zotz poemak,
erretolikak, esaerak …
5. GAIA. Ahozko tradizioa eta ahozko literaturaren ondarea
5.1. Herri ondarea Euskal Herrian
5.1.1. Ahozko ondarea
5.1.2. Ahozko ondarearen iturriak
5.2. Ondarearen lekua hezkuntzan
6. GAIA. Haur Hezkuntzako irakaslearen hizkuntza baliabideak
6.1. Gelako jardueretan
6.2. Haurrekin elkarrekintzan
6.3. Ikastetxeko bestelako testuinguruetan: bilerak, aurkezpenak
MetodologiaToggle Navigation
Klase Magistralak eta gelako praktikak tartekatuko badira ere, ikasgaiaren izaera, nagusiki, tailerrarena izango da eta, beraz, praktikan oinarrituko da. Praktika hau bakarka edo talde txikitan burutuko da eta, era berean, gelaz kanpoko bilduma lan batzuekin osatuko da.
Klase magistraleetan oinarriak landuko dira eta alde praktikoari abiapuntua emango zaio.
Klase praktikoetan praktika bidezko lana eta hausnarketa egingo da, norberaren eta Haur Hezkuntzaren adierazpen gaitasunen eta sormenaren inguruan.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ebaluazioan honako irizpide hauek izango dira kontuan eta guztiak gainditu behar dira azken nota jaso ahal izateko:
%80A BAINO GEHIAGOKO BERTARATZEA DUEN IKASLEA
Ebaluazio sistema: etengabeko ebaluazioa
AZKEN KALIFIKAZIORAKO BALDINTZAK
Bertaratze kopurua %80 a izatea gutxienez
klaseko dinamikan duen parte hartzea
Egin beharreko bakarkako lanak eginak izatea eta emaitzetan gutxieneko ebaluazioa lortzea ( gainditua izatea). Egin beharreko lan ebaluagarri hauek ikasturte hasieran zehaztuko dira.
Irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa da hizkuntza koherentziaz, zuzentasunez eta egokitasunez erabiltzea, ahoz eta idatziz. Hortaz, irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da hizkuntza gaitasuna neurtzeko baliatuko diren zereginak gainditzea.
GUTXIENEKO BERTARATZE KOPURUA BETETZEN EZ DUEN IKASLEA ( %80a baino gutxiagoko bertaratzea)
Gelako dinamikan egin beharreko ariketa eta lan guztiak bakarka eginak izatea ( irakaslearekin adostutako baldintza gehigarriekin) eta emaitzetan gutxieneko ebaluazioa lortzea ( gainditua izatea) eta bidalitako lan osagarriak ere eginak eta gaindituak izatea: %70
Azken azterketa edo azken lan berezia( egoeraren eta baldintzen arabera, martxo aldera zehaztuko dena): %30a
Euskara maila egokia izatea ( C1), bai ahoz eta bai idatziz ezinbesteko baldintza izango ikasgaia gainditzeko.
GARRANTZITSUA:
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean.
Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Gelako dinamika jarraitzea oinarrizkoa izango da etengabeko ebaluazioaren bidez ikasgaia gainditu ahal izateko.
Gelako lanak eta gelaz kanpokoak burutuko dira, bakarka eta taldean, eta lan hauen bidez eta gelan erakutsitako jarrera eta adierazpen gaitasunen bidez burutuko da ebaluazioa. Hauen zehaztapenak ikasgaiaren liburukian jasoko dira.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- egelan ikusgai izango diren materialak.
- Ikasgaian zehar, gaien garapenean zehazten joango diren bestelako materialak eta irakurgaiak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- Bigas, M. eta Correig, M. (2001). Didáctica de la lengua en la educación infantil. Madril: Editorial Síntesis.
- Bryant, S. C. (1986). El arte de contar cuentos . Bartzelona: Hogar del Libro.
- Calleja, S. eta Irusta, A. (1999). Ipuinen tailerra. Bilbo: Labayru.
- Cervera, J. (1983). Cómo practicar la dramatización con niños de 4 a 14 años. Madril: Cincel.
- Lertxundi, A. (2002): Aizak eta aizan elkarrekin dantzan. Donostia: Elkarlanean.
- Marin, R. eta De la Torre, S. (1991). Manual de la creatividad. Bartzelona : Vicens Vives.
- Paya, X.(2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia.Donostia: Etxepare Euskal Institutua.
- Rodari, G. (1979). La gramática de la fantasía. Bartzelona: Reforma de la Escuela.
- Ruiz Bikandi, U. (2010). Bigarren Hizkuntzaren Didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan. EHU.
Gehiago sakontzeko bibliografia
- Arranz, I. (2006). Hitza azti. Donostia: Alberdania.
- Badia, D. Y Vilá, M. (1992). Juegos de expresión oral y escrita. Barcelona: Grao.
- Baqués, M. (2004). 600 juegos para Educación Infantil. Bartzelona: CEAC.
- De la Torre, S. (1995). Creatividad aplicada. Madril: Escuela Española.
- Etxaniz, X. (1986). Haur folklorearen bilduma. Iruñea: Pamiela.
- Garaigordobil, M. (2005). 4-12 urte bitarteko haurren garapenerako kooperazio eta sormen jolasak. Bilbao: Ibaizabal.
- Igerabide, J. K. (2003a). Mattin Parrat. Bilbo: Susaeta.
- Igerabide, J. K. (2003b). Poesia lantzeko gida. Donostia: Idazleen Elkartea.
- Irusta, A. (2001). Autu-mautuan. Bilbo: Gero.
- Lertxundi, A. (1982). Haur literaturaz. Donostia: Erein.
- Olaizola, J.M. (2000). Axa mixa zilarra. Donostia: Elkarlanean.
- Queneau, R. (2005). Estilo- ariketak. Iruñea: Igela.
- Rico Vercher, M. (2006). Cómo estimular el lenguaje en el niño. Volumen I (de cero a tres años). Malaga: Ediciones Aljibe.
- Rico Vercher, M. (Koord.). (2008). Cómo mejorar el lenguaje en el niño. Volumen II (de tres a seis años). Malaga: Ediciones Aljibe.
- Sarramona, J. (koor.). (1989). Como estimular la expresión oral en clase. Barcelona: CEAC.
- Spencer, Z.A. ( 1998). 150 juegos y actividades preescolares. Bartzelona: CEAC.
- Taylor, E.K. (2000). Using folktales. Cambridge, United Kingdom: Cambridge University Press.
- Vizcarra, M.T. (2008). Gorputz adierazpena Lehen Hezkuntzan. Leioa: Euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren sare argitalpena.
Aldizkariak
Behinola
CLIJ
Tantak
Textos de Didáctica de la Lengua y la Literatura.
Irriak
HikHasi
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
10-10 | 12:30-14:30 | ||||
20-24 | 12:30-14:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 2.03 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA.
- 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-27 | 10:30-12:30 | 10:30-12:30 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 1.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
- 3.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
- 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-27 | 12:30-14:30 | 12:30-14:30 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 2.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
- 3.3 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
- 3.4 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II