XSLaren edukia
Ahozko Euskal Literatura
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Titulazioa
- Lehen Hezkuntzako Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 4
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 12 | 18 |
Gelako p. | 48 | 72 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
G015 - KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIAK
Komunikazio-konpetentziak aberasteko helburua duten estrategia didaktikoak diseinatzea (ahozkoak, idatzizkoak, ikusmenezkoak, gorputzezkoak, afektiboak eta musikalak) garapen integral baten testuinguruan.
G010 - PRAKTIKARI BURUZKO HAUSNARKETA
Irakaskuntza-lana berritzeko eta hobetzeko ikasgelan egiten diren praktiken inguruan gogoeta egitea. Ikaskuntza autonomorako eta lankidetzazkorako ohiturak eta trebetasunak eskuratzea eta ikasleen artean hori sustatzea.
G011 - DOKUMENTAZIOA ETA INFORMAZIOA AUKERATZEA (IKT)
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgeletan aplikatzea. Ikaskuntzari, heziketa herritarrari eta kultura-aberastasunari lagunduko dion ikus-entzunezko informazioa bereiziz hautatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAIA.- HERRI-LITERATURA: KONTZEPTUA.
2. GAIA.- HERRI-LITERATURA: GENEROAK.
3. GAIA.- HERRI-LITERATURA: TESTUAK.
MetodologiaToggle Navigation
Honako baliabide metodologiko hauek erabiliko dira:
-Banakako lana eta talde-lana
-Eskola magistrala
-Arazoetan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
-Testuen irakurketa. Testuei buruzko hausnarketa. Testu ekoizpena.
-Elkarrizketak eta eztabaidak talde handi eta txikietan
-Lanen ahozko eta idatzizko aurkezpena
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
1. ETENGABEKO EBALUAZIOA
Kalifikazio-tresnak eta ehunekoak:
Prestakuntza aldian zehar (% 60):
-Lan praktikoak: taldekakoak zein bakarkakoak; gelan zein gelaz kanpo egitekoak.
-Lanen, artikulu teorikoen, irakurketen... aurkezpena
-Ahozko jardunak: defentsak, kontakizunak...
-Parte hartzea...
Azterketa-proba osagarriak (% 40), ikasturtean zehar edo ohiko deialdiko data ofizialean.
Ikasleek eskubidea dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasleari otsailaren 28a baino lehen.
2. AZKEN EBALUAZIOA (Etengabeko ebaluazioari uko egin dioten ikasleentzat)
Honela lortuko da azken kalifikazioa:
-Lan monografiko bat eginez eta irakasleari aurkeztuz.
-Azken probaren bidez. Proba horretan, prestakuntza aldian landutako guztia sartuko da. Probako atal batzuk idatziz garatzekoak izango dira; beste batzuk, berriz, ahoz.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Irakasleak ikasgelan banatutako materialak eta gomendatutako artikulu, liburu eta gainerako erreferentziak.
Ikastegiko kopia-dendan salgai jarritako materiala
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Amuriza, Xabier (1997). Hiztegi errimatua. Hitzaren kirol nazionala. [Edizio berritua, 2. argit.]. Donostia/Gizaburuaga: Euskal Herriko Bertsolari Elkartea / Hika-Mika. [Lehen edizioa: 1981, Bilbo, AEK].
Azkue, Resurrección Mª (1989). Euskalerriaren Yakintza. Literatura popular del País Vasco. [4 liburuki]. Madril: Espasa Calpe.
Bertsozale Elkarteko Iker taldea (2009). Bertso-estrofak izendatzeko irizpideak. Oiartzun: Lanku.
Biguri, Koldo; Lakarra, Joseba; Urgell, Blanca (1983). Euskal Baladak. Antologia eta azterketa. [2 liburuki]. Donostia: Hordago.
Casenave-Harigile, Junes (2011). Xiberoko antzertia edo pastorala. Bilbo: Euskaltzaindia.
Cerquand, Jean-François (2017). Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak. Anuntxi Aranaren transkripzioa. Hazparne: Gatuzain.
Egaña, Andoni; Garzia, Joserra; Sarasua, Jon (2001). Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak. Donostia: Bertsozale Elkartea.
Etxebarria, Igone; Kalzakorta, Jabier (2009). Herri literatura. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
Etxebarria, Juan Manuel (1995). Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak. Hitzaurrea: Jabier Kalzakorta. Bilbo: Labayru Ikastegia, BBK.
Etxebarria, Juan Manuel (2016). Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak - II . Hitzaurrea: Jabier Kalzakorta. Bilbo: Deustuko Unibertsitatea.
Etxeberria, Gillermo (1986). Ahozko poesia. Donostia: Erein.
Foley, John Miles (2004). Ahozko tradizio konparatiboak, in Diaz Pimienta, Alexis et al.. Inprobisazioa munduan. Kulturarteko Topaketak 2003. Hitzaurrea: Joxerra Garzia. Andoain: Bertsolari liburuak.
Garate, Gotzon (1995). 30.466 atsotitzak = refranes = proverbes = proverbia. Bilbo: BBK Fundazioa.
Irigoien, Mattin (1999). Tobera berriaz,... edo hobeki erran: gaurko toberaz. Euskera 44(1), 283-291
Lekuona, Juan Mari (1982). Ahozko euskal literatura. Donostia: Erein.
Lekuona, Juan Mari (1998). Ikaskuntzak Euskal Literaturaz (1974-1996). Donostia: Deustuko Unibertsitatea.
Lekuona, Manuel (1978). Lekuona’tar Manuel. Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura. Gasteiz: Gipuzkoako Foru Aldundia.
Lertxundi, Anjel (1999). Letrak kalekantoitik. Irun: Alberdania.
Luku, Antton (2014). Libertitzeaz. Pamiela: Iruñea
Markaida, Mª Eugenia et alii (1991). Ahozko literatura; genero txikiak. Bilbo: Labayru
Moreno Zubeldia, Maialen (2018). Herri kontakizunak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan: bilketa, sailkapena eta irriaren adierazpenaren azterketa. Bilbo: EHU.
Paya, Xabier (2013). Ahozko Euskal Literaturaren Antologia. Donostia: Etxepare institutua.
Peillen, Txomin (1999). Bizitzaren komediak Zuberoan. Euskera 44(1), 89.-105.
Rozas, Ixiar (2014). Beltzuria. Iruñea: Pamiela
Urkizu, Patrizio (1988). Zuberoako irri teatroa: astolasterrak. Donostia: Gipuzkoako Kutxa.
Zavala, Antonio (1998). Euskal erromantzeak. Romancero vasco. Oiartzun: Auspoa.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Arlo espezifiko bakoitza lantzean adieraziko dira arlorako erreferentziak. Baita ikaslearen gidan ere.
Aldizkariak
Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo". Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia.
Bertsolari. Bertsozaleak Kultur Elkartea, Andoain: 1991-.
Egan: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Boletinaren Euskarazko Gehigarria. Donostia: 1948-.
Fontes Linguae Vasconum: studia et documenta. Institución Príncipe de Viana, Iruñea: 1969-.
Idatz & Mintz: literatur atalen sorta. Labayru Ikastegia, Bilbo: 1981-.
5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation
- AROCENA EGAÑA, MIREN ELIZABET
- IRIONDO ARANA, MIREN ITZIAR
- URIZAR ENBEITA, RUBEN
TaldeakToggle Navigation
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-4 | 08:30-10:30 | ||||
20-21 | 10:30-12:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Aula 2.08 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA.
- Aula 2.02 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA.
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-9 | 10:30-12:30 | 10:30-12:30 | |||
22-27 | 08:30-10:30 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- 3.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
- 3.5 GELA - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN II
- Aula 2.02 - ELBIRA ZIPRITIA ZENTROA.