Non eta zein baldintzatan egin dezaket lan?
LHko IRAKASLE TEKNIKOEN DIPLOMAREN BALIOZKOTASUNA
- ENLEGU PUBLIKOA, OPOSIZIOAK
a) Otsailaren 23ko 278/2007 Errege Dekretuko VI. ERANSKINEAN ("Cuerpo de Profesores Técnicos de Formación Profesional") aipatzen diren espezialitateetan.
Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, onartzen duena Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia, eta arautzen duena aipatutako legeko hamazazpigarren xedapen iragankorrean jasotako sarrerako aldi baterako erregimena.
b) Apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuko bigarren xedapen iragankorrean jasotako lehenengo laugarren deialdiak egin ez diren espezialitateetan (otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak emandako idazkera), betiere betetzen badira otsailaren 23ko 279/2007 Errege Dekretuko xedapen gehigarri bakarreko seigarren atalean aipatzen diren baldintzak.
Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin.
- ENPLEGU PUBLIKOA. EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILAREN UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASTETXE PUBLIKOETAN ORDEZKAPENAK EGITEKO ZERRENDAK
III. eranskin eguneratua hemen:
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduko III. ERANSKINEKO ("Titulazio eta espezialitateen taulak") B2 atalean (Kidegoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoak") aipatzen diren espezialitateetan (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duen agindua)..
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/langile_d_cand_sust_normativa/es_def/adjuntos/anexo_III_actual_26_02_2019_c.pdf
- ENPLEGUA IKASTETXE PRIBATUETAN Eskolak ematea ikastetxe pribatuetako tituluak osatzen dituzten lanbide moduluetan
Titulua osatzen duten lanbide moduluetan eskolak emateko eskatzen diren titulazioen arabera, bat etorrita Lanbide Heziketako tituluei buruzko errege dekretuetako eranskinetan adierazitakoarekin.