GAKOAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Antropologia

Tituluaren gakoak

Gizarte Antropologiak gizarte bizitzaren konplexutasuna eta haren dibertsitatea aztertzen ditu, garai eta testuinguru desberdinetan. Horrez gain, gaur egungo gertaera sozial zein kulturalen aldaketak eta haien ondorioak aztertzen ditu, prozesu horietan aintzat hartuz desberdintasun sozioekonomikoak; klasea, generoa, sexualitateak, erlijioak eta adina bezalako prozesu eta aldagaiak; migrazio prozesuak eta gizarte politikak; edota herri kulturaren eta kultura tradizionalaren adierazpen konplexuak, besteak beste. Gizartearen gaineko foku anitzeko erradiografia sakonei eta konplexuei bide ematen die antropologiak. Hain zuen, arkitektura graduko ikasleei ezagutza antropologikoek gizarteek eta kolektiboek espazioarekin duten harremana modu konplexuan aztertzen lagunduko diote, gizakiak bere ingurunearekin duen harremana, ingurune hori modelatzeko moduak eta horiek eraikitzeko irudikapenak aztertzeko. Finean, hiri eta bestelako testuinguruetako espazioen giza dimentsioa aztertzeko tresnak eskuratuko dira.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

10

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Euskara

Egutegia

Urria 2024

Abendua 2027

Kreditu kopurua

27 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

400 €

Irakaslekua

Hezkuntza, Filosofía eta Antropologia Fakultatea

Arduraduna

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

4 ARRAZIO - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Antropologia

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Antropologiaren eta arkitekturaren arteko diziplinarteko ezagutza sortuko duzu.
  • Espazioa gauzatzeko prozesuetan izandako gizarte inpaktuak aztertuko dituzu.
  • Espazio eraldaketak aztertzeko eta ikertzeko tresna kontzeptual eta metodologiko berriak ezagutuko dituzu.
  • Eraikitako ingurunea gizarte bizitzaren alderdiekin lotuko duzu, hala nola genero sistemarekin, mugikortasunarekin, hizkuntzarekin, kulturarekin eta beste batzuekin.

IRUDIA - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Antropologia

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitate Hedakuntzako Diploma: Gizarte Antropologia

Irteerak profesionalak

Arkitektura estudioetan, eraikuntza enpresetan, funtzio publikoan eta hezkuntzan, hurrengo gaien inguruan lan egin dutenak:

  • Hirigintza proiektuen analisi eta esku hartze etnografikoak.
  • Irizpide feministak aplikatzea eraikuntza eta urbanizazio proiektuen garapenean.
  • Mugikortasunaren gako antropologikoak sartzea lurraldearen plangintzan.
  • Arkitektura proiektuaren ekonomia politikoa eta gizarte inpaktuak aztertzea.
  • Kartografia parte hartzailea ekoiztea.
  • Ikerketa arkitektonikoa garatzea etnografiaren interpretazio metodoetatik abiatuta.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak