Irakasleen masterra - prestakuntza duala

24-25 Ikasturtean Natur Zientziak eta Matematikak eta teknologiako espezialitateetan prestakuntza duala egiteko Deialdia

Natur Zientziak eta Matematikak edo Teknologiako espezialitateetako ikaslea bazara, 24-25 ikasturtean Masterraren baitan prestakuntza duala egiteko aukera daukazu. Teknologian 4 plaza eskainiko dira eta Natur Zientziak eta Matematikako espezialitatean 3 plaza.

>> ESKARI-ORRIA BETE

Eskari-orria betetzeko azken eguna uztailaren 19an izango da.

Bertan atxiki beharko diren dokumentuak hurrengoak dira:

  1. Titulazioaren bataz-bestekoa
  2. Curriculuma
  3. Motibazio-gutuna
  4. Euskera mailaren ziurtagiria

Jasotako eskaerei hitzordua emango zaie elkarrizketa bat egiteko (aurrez-aurre edo online egiteko aukera egongo da) hurrengo datetan:

  • Uztailaren 22tik-30ra
  • Irailaren 2tik-6ra.
24-25ikasturteko prestakuntza dualean aukeratuak izan  diren Ikasleei irailaren 9an jakinaraziko zaie.

Ikasleak aukeratuak izango dira ondorengo merituen balorazioaren arabera:

  • Titulazioaren bataz-bestekoa (%10)
  • Curriculuma (%20)
  • Motibazio-gutuna (%10)
  • Euskera mailaren ziurtagiria (%10)
  • Elkarrizketa (%50)

Informazio gehiago atxikitutako dokumentuan.