2017-2018 Practicumaren aurkezpen orokorra (Pedagogia, Gizarte Hezkuntza, Antropologia eta Filosofia Graduak)
Data
Noiztik 2017/04/03 Noiz arte 2017/04/05, 09:00 - 15:30
2017ko apirilaren 3, 4, eta 5ean burutuko da
Apirilak 3, 4 eta 5ean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian (Tolosa Hiribidea, 70. Donostia- San Sebastian), datorren ikasturteko Practicum ezberdinen aurkezpen orokorra burutuko da (Gizarte Hezkuntzako Graduko Practicum I eta II-III, Pedagogiako Graduko Practicum I eta II eta Gizarte Antropologiako Graduko Practicuma). Halaber, Filosofiako Graduko ikasleei onartutako borondatezko praktikak egiteko aukeraren berri emango zaie.
Aurkezpenean Practicumaren alderdi orokor nahiz zehatzei buruzko informazioa emango zaio datorren ikasturtean praktikak egin behar duen ikaslegoari. Esaterako, egutegiak, datak, izena emateko prozedura, eta baita Practicumen helburuei, metodologia eta eskuhartze eremuei buruz ere.
Derrigorrezkoa da saio informatiboetara joatea datorren ikasturtean Practicuma egingo duen ikaslego osorako. Egun eta ordu horretan koinziditzen diren klaseak bertan behera geratuko dira aurkezpenak irauten duen bitartean.
Aurkezpenen egunei eta orduei buruzko informazioa.