2018/19ko PRACTICUMAREN AURKEZPEN OROKORRA: Pedagogiako, G. Hezkuntzako eta G. Antropologia graduak
Data
Noiztik 2018/03/07 Noiz arte 2018/03/13, 00:00 - 00:00
2018/19ko PRACTICUMAREN AURKEZPEN OROKORRA
2018ko martxoaren 7, 12, 13 eta 14an burutuko da
Martxoak 7, 12, 13 eta 14ean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko ezberdinen guneetan (Tolosa Hiribidea, 70. Donostia- San Sebastian) eta Barriola Gelategia, datorren ikasturteko Practicum ezberdinen aurkezpen orokorra burutuko da (Gizarte Hezkuntzako Graduko Practicum I eta II-III, Pedagogiako Graduko Practicum I eta II eta Gizarte Antropologiako Graduko Practicuma). Halaber, Filosofiako Graduko ikasleei onartutako borondatezko praktikak egiteko aukeraren berri emango zaie.
Aurkezpenean Practicumaren alderdi orokor nahiz zehatzei buruzko informazioa emango zaio datorren ikasturtean praktikak egin behar duen ikaslegoari. Esaterako, egutegiak, datak, izena emateko prozedura, eta baita Practicumen helburuei, metodologia eta eskuhartze eremuei buruz ere.
Derrigorrezkoa da saio informatiboetara joatea datorren ikasturtean Practicuma egingo duen ikaslego osorako. Egun eta ordu horretan koinziditzen diren klaseak bertan behera geratuko dira aurkezpenak irauten duen bitartean.
Aurkezpenen egunei eta orduei buruzko informazioa
- Noiz: 2018ko martxoaren 7,12,13 eta 14an
- Non: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Eraikin I, Tolosa etor. 70. Donostia - San Sebastián eta Barriola Gelategia,
- Programa
- Asistentzia derrigorrezkoa da datorren ikasturtean Practicuma burutu behar duen ikaslego osorako.