Ur nahasien erraiak. LGTB* esperientzia eta politizazioak Hego Euskal Herriko herri mugimenduetan
- Doktoregaia:
- Jokin Azpiazu Carballo
- Urtea:
- 2020
- Unibertsitatea:
- UPV/EHU Irailak 17 Doktorengo Tesiaren irakurketa
- Zuzendaria(k):
- Marta Luxán Serrano
- Deskribapena:
Jokin Azpiazu Carballo doktoregaia eta Marta Luxán Serrano zuzendaria gaituzue eta mezu labur honen bidez hurrengo ostiralean (irailak 18) ospatuko den tesi-defentsa ekitaldiaren berri eman nahi dizuegu. Ekitaldia Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko areto nagusian izango da, goizeko 11etan. Bertan parte hartuko dute doktoregaiak eta Núria Verges i Bosch, Gerard Coll-Planas eta Mari Luz Esteban tribunaleko kideek.
Osasun larrialdi egoera dela-eta hartu diren neurrien ondorioz, bertan ezingo da beste inor egon, baina internet bidez jarraitu ahalko da ekitaldia hurrengo loturetan:
- Tesiaren lotura (BBC) Nagusia: https://eu.bbcollab.com/guest/6ede422566824c1fad3557833d681621
- Itzulpeneko kabinaren lotura (BBC)*: https://eu.bbcollab.com/guest/e198e0b76d27420381625b8526dac80f
* Itzulpena entzun behar baduzu urratsak hauek dira:
- Ireki nabegatzailea
- Tesiaren BBC nagusia lotura pestaña batean eta itzulpenaren BBC lotura beste pestaña batean.
- Tesiaren BBC nagusiaren mikroa eta kamera itzali (itzulpena behar baduzu, BBC honi Bozgorailuaren bolumena jetxi behar diozu bakarrik entzuteko Itzulpenaren BBCn ahotza)
- Itzulpeneko BBC-n mikroa eta kamera itzali.