TITULUAREN GAKOAK
Zientzia eta teknologi abiapuntu eta oinarri dituen mundu batean, gizartearen eta hezkuntzaren lehentasuna da kultura zientifikoa eskuratzea eta zabaltzea. STEAM estrategiari jarraiki, titulazio honek gizarte osoaren prestakuntza zientifiko-teknikoa bultzatzen du eta etorkizuneko zientzialarien bokazioak eta helburu profesionalak inspiratzeko tresnak ematen ditu.
Ikastaroaren %40ak eguneroko zientzia gaiak jorratzen ditu (dibulgazio-formatuko diziplina anitzeko edukiak), beste %40ak zientziaren filosofia eta historia gaiak, eta %20a zientzia-komunikazioko estrategiak eta baliabideak lantzeko orientazio praktikoarekin.
Irakasle bikainak izango dituzu, 10 unibertsitatekoak, eta komunikazio zientifikoko profesional handiak.
Oinarrizko ezagutza zientifikoak ikasiko dituzu, zientziaren eta artearen arteko harremana, eta neurozientzian, mikrobiologian, adimen artifizialean eta abarretan egindako azken aurrerapenak.
Unibertsoa gaingiroki ezagutuko duzu, baita ezagutza eta balio horiek nola eskuratu ditugun ere, filosofia, historia, zientzia eta literatura uztartuz.
Erakunde laguntzaileak: UPV/EHUko Zientzia Kultura Katedra, Euskampus Fundazioa