BERDINTZEN 2021 beka-deialdia: euskara eta generoaren berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko.
Lehenengo argitaratze data: 2021/03/01
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BERDINTZEN 2021 beka-deialdia argitaratu du, euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko.
Guztira LAU BEKA izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa.
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 22ra arte egongo zabalik.
Beken ikerketa-gaiak honako hauek dira:
- Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatua.
- Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
- Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).
Beka deialdia EHU-ko ikasle, ikertzaile eta irakasleei zuzenduta.