HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

BIDEAK ZABALDUZ: gizarte ekimeneko film laburrak. Apirilak 26, 11:15. HEFA I - Areto Nagusian

Gipuzkoako Gizarte Integratzaileen eta Animatzaile Soziokulturalen Elkarteak (AGISAS) Bideak Zabalduz proiektua aurkeztuko du ostiral honetan, apirilaren 26an, 11:15ean, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Areto Nagusian (HEFA-I).

Proiektu honen bidez, AGISASek hainbat elkarteri lagundu eta aholkatu die zenbait gizarte-arazo desberdinak jorratzen dituzten film laburrak egiten. Ekitaldian egindako laburmetraiak proiektatuko dira, eta horien sorreran parte hartu duten pertsona batzuen testigantzak emango dira.

Fakultateko ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuta daude, bereziki Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza arlokoak.

Sarrera doan. Iraupena: ordubete eta 20 minutu, gutxi gorabehera.