Masterraren gakoak
Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Masterrak hizkuntzalaritzaren ikuspegi orokor eta integratzaile bat ematen du, hizkuntza sistemaren propietateak, garapena eta artikulazioa ikertzen duen zientzia gisa, gizakien gaitasun kognitiboen eta komunikazio gaitasunen barnean.
Masterrak hizkuntzaren egitura orokorraren ezagutzan sakontzen du, baita hizkuntza partikularrenean ere, arreta berezia jarriz tipologia desberdineko mintzairetan. Gainera, aztergai hartzen du mintzairaren adierazpen neurala, praktikan aplikatuz hizkuntza patologietan, haurren mintzairaren garapenean eta pertsona elebidunen hizkuntza prozesamenduan. Bestetik, hizkuntza aldaketaren arrazoiak aztertzen ditu, eta hizkuntzen aldaketaren pauta orokorrak (hala nola faktore soziolinguistikoei lotutakoak), haien testuen analisiaren bitartez. Alde horretatik, ikasleek, ikuspegi global bat ez ezik, hizkuntzalaritzaren hainbat alorretan espezializatutako prestakuntza ere jasotzen dute.
Master honen bidez zuzenean sar daiteke Hizkuntzalaritzako doktorego ikasketetara.