-
UPV/EHUko 44 Unibertsitate-Enpresa-Gizarte Gelek prestakuntza espezializatua eta ezagutzaren transferentzia errazten dute
-
José A. Fernándezek, Olatz Fresnedok eta Lucía Martín Saizek egindako ikerketa batek Fundación Renal fundazioaren 2023ko saria jaso du
-
Su motelean egindako 40 lan berri eramango ditu UPV/EHUk Durangoko Azokara
-
'Zain barneko terapietarako medikazioaren infusio ekipamendu optimizatzailea' ekimenak eta 'Yekar' master amaierako lanak Manuel Laborde 2023 sariak lortu dituzte
-
Ikasteko lau moduak eta nola erabili gelan
Gure txokoak: Hemizikloaren giro suspertua
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/15

Leku hau aukeratu dut nahiko berezia eta ezezaguna delako. Psikologia Fakultatearen eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen liburutegia izan zen. Bertan jende asko egoten zela gogoratzen dut, batez ere azterketa-garaian, leku lasai eta babes baten bila zebiltzan ikasleez gainezka egoten zela. Han, gure irakaskuntzari eta ikerketari buruzko liburu eta aldizkariak kontsultatzen genituen, betiere modu pertsonalizatuan erantzuteko prest zeuden liburutegiko langileen laguntzarekin. Hamarkada pare bat besterik ez bazuen ere, bere egitura eta altzariek, esaterako, harmailetan antolatutako mahai jarraituek eta idazmahaiko lanpara klasikoek, liburutegi zaharreko giroa ematen zioten.
Gipuzkoako Campuseko Liburutegi Nagusia sortu zenean eta funts bibliografiko guztiak hara eraman zirenean, zur iluneko apalak hutsik geratu ziren, hunkipen atsekabegarria sortuz. Baina Filosofiako irakasle baten ekimenari esker, duela gutxi apal horiek ‘Klasikoak’ bilduma osoko liburuz bete dira, hots, pentsamendu unibertsalaren klasikoen euskarazko itzulpenak, eta, hala, hein batean, hasierako bere itxura eta giroa berreskuratu dira.
Gune horri ‘hemizikloa’ deitzen diogu lagunartean, eta, gaur egun, tesien defentsarako, irakasleen plazen lehiaketetarako edo bestelako bilera akademikoetarako erabiltzen da. Leku horrek ezusteko atsegina sortzen die, ez bakarrik ekitaldi horietan parte hartzera kanpotik datozenei, baita ahaztuta duten edo gazteagoa izateagatik ezagutu ez duten etxekoei ere.
Leku hau aukeratu du Gabriela Chotrok, Psikologia Fakultateko dekanoak.
Nola iritsi: 43°18'26.9"N 2°00'33.4"W