euskaraespañol

Zine zuzendari, gidoilari eta ekoizlea

Estibaliz Urresola: «Zine-hizkuntzarekiko dudan grina ezagutzen lagundu zidan unibertsitateak»

  • Elkarrizketa

Lehenengo argitaratze data: 2023/02/23

Estibaliz Urresola egilea
Estibaliz Urresola | Argazkia: Laia Lluch

Joan den ostegunean Alemaniako hiriburuan hasi zen 73. Berlinale. Hemeretzi film lehiatuko dira aurten sail ofizialean. Atzo, Berlinale Palast auditorioan, horietako bat proiektatu zen, ‘20.000 erle espezie’, Estibaliz Urresolaren (Laudio, 1984) lehen film luzea, eta txaloaldi beroa jaso zuen. Hura da opera prima batekin Urrezko Hartza lor lezakeen Espainiako lehen zinemagilea. Urresolaren ibilaldi profesionala Euskal Herriko Unibertsitatean hasi zen. Hemen Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatu zen 2006an. 

Iritsi al zinen unibertsitatera zinemagintzan jardun nahi zenuela jakinda? 

Egia esan, Ikus-entzunezko Komunikazioan sartu nintzen zer izan nahi nuen, ez eta graduan zer aurkituko nuen ere zehatz-mehatz jakin gabe, baina banekien sormen-eremuetarako joera handia nuela. Nire familiaren ikuspegitik, une hartan Ikus-entzunezko Komunikazioak nota nahiko altua eskatzen zuenez, kreditu bat biltzen zuen eta, aldi berean, niri sorkuntza-espazioak , eta abar eskainiko zizkidan. 

Eta ikasgeletan aurkitu zenuen zure bokazioa? 

Graduan zinearekiko maitasun hori aurkitu nuen zenbait irakasgairen bidez, hala nola Analisi zinematografikoa, Semiotika, Zinearen historia, Ikus-entzunezko narratiba… Gehien gogoratzen ditudan irakasleak hizkuntza sinboliko hori iratzartzea lortu zutenak izan ziren, hizkuntza zinematografikoa ulertzen eta mezu subliminalak edo elementu formaletatik eraikitakoak aurkitzen lagundu zidatenak. Horien artean Iñigo Marzabal nabarmendu zen. Eta horrela hasi nintzen zinemagintzari lotutako irakasgai guztiak aukeratzen. Eta aliatuak aurkitu nituen. 

Ikasleen artean ere bai? 

Egia esan, lagun-talde berezi bat egin nuen, oraindik ere bidean gurutzatzen direnak eta oso inspiratzailea izan zena. 

Eta zer esango zenuke zure garapen profesionalean karrerak eragin zuenaz? 

Egia da karrera uste nuena baino askoz orokorragoa zela, Pentsamendu politikoaren historia, Ekonomia, Kazetaritzaren historia bezalako irakasgaiekin, eta ez berariaz teknikoa, kameren erabileraz, soinu edo postprodukzioaz. 

Etsigarria? 

Batzuei frustrazioa eragin zien, baina nik uste dut beste era batera eskuratuko ez nituzkeen ezagutza batzuetara ere iritsi nintzela, bizi garen munduaren begirada eta ulermena ere zabaltzen dituztenak. Eta, agian, hori autore batentzat interesgarriagoa da, onuragarriagoa, gauza teknikoak baino. Nik oso esker ona diot karrerari. 

Eta, gainera, praktika ezin hobeak lortu zenituen. 

Zorionez, aholkularitza egokia izan nuen Ekoizleen Elkartean praktikak egiteko. Eta Donostian! Donostian lurreratzea, zine tailerretara oso bideratuta zegoen kultur etxe batekin, non Moriartik eta Michel Gastanek ikastaroak ematen zituzten, Donostiako Zinemaldirako bi ekitaldi antolatzen laguntzea, eta abar. Sentitzen dut horren guztiaren ondorioz ez nuela goizegi desbideratu bidetik, gerta zitekeelako eta nire bidea oso bestelakoa izan zitekeelako. 

Beraz, merezi izan zuen. 

Bai. Unibertsitateak praktikak egiteko leku egokian lurreratzen lagundu zidan. Eta orduan bai, esan dezagun zine-hizkuntzarekiko dudan grina ezagutu nuela benetan. 

 

Bere lehen film luzearen aurretik, Estibaliz Urresolak ‘Adri’ eta ‘Polvo Somos’ film laburrak zuzendu zituen, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatutako ‘Voces de papel’ dokumentala ere. 2022an, Canneseko Semaine de la Critique delakoan aurkeztutako ‘Cuerdas’ film laburra egin zuen. Obra hori estatuko eta nazioarteko hainbat sari irabazteaz gain, Goya sarietarako izendatu zuten. Eta gero, 2022an ere, ‘20.000 erle espezie’ iritsi zen. Oso ondo hartu zuten atzo Berlinalen. Proiekzioan Kultura ministro Mikel Iceta eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria izan ziren. 

Ia osorik emakumez osatutako talde artistiko eta tekniko batek iazko udan filmatu zuen ’20.000 erle espezie’ Euskal Herriko hainbat tokitan, gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez. Zuzendariak azaldu duenez, “aniztasunari egindako kantua” da. Protagonista Cocó izeneko zortzi urteko haurra da, eta ez dator bat ingurukoen itxaropenekin. Guztiek Aitor deitzen diote, baina Cocók ez du bere burua izen horretan antzematen, ezta besteen begiradan ere. “Amaren eta ordura arte guztiek mutil gisa irakurri duten haurraren arteko harremanaren kontakizuna da, eraldaketa batena, begirada batena”. 

 

Filmak ikusten ikasteaz hitz egiten du, eraldatu ahal izateko ikusarazteaz. UPV/EHU izan zen, 2017an, bere formularioetan sexuaz galdetzean hirugarren laukitxoa sartu zuen lehen unibertsitatea. 

Askotan zalantzan jartzen ez dugun tradizioa dugu, baina ez du nortasun askorentzat lekurik uzten eta marruskadura eta sufrimendua sortzen ditu. Asko pozten nau, beraz, akademiatik gaurkotzen ari diren garaietara eta urgentzietara, gero eta ukaezinagoak baitira. Seguru nago beste alor askotan ere aurrerapenak egiten ari direla seinale dela.