euskaraespañol

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen IX. Jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/01/26, 16:00

Kokapena

Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Arabako Campuseko Esperientzia Gelen IX. Jardunaldiak urtarrilaren 25ean eta 26an egingo dira, ‘Artea eta diskurtsoa frankismoaren amaieran: euskal begiradak’ izenburupean.

Jardunaldiei esker, frankismo berantiarrean eta trantsizioan bizi izan ziren euskal artista nabarmenengana hurbiltzeko aukera eskainiko da, zein bere artelana lekuko. Ponentzien bidez hainbat diziplinatako (literatura, artea, musika) artisten lana jarriko zaigu eskura, errealitate konplexu eta asaldatua helmuga eta aztergai zuten artelanak izanik.

Jardunaldiak, jarduera akademiko gisa, esperientzia geletako ikasle eta irakasleei bereziki zuzenduta badaude ere, publiko orokorrari ere irekita daude. Hala ere, plazak mugatuak dira eta, beraz, bertaratzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik dagokion gonbidapena jasotzea Esperientzia Gelen Idazkaritzan, astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30etara, eta ostiraletan goizeko ordutegian soilik.

Ikasle bakoitzak gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango ditu. Ekitaldiaren egunean plaza guztiak bete ez badira, sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Informazio gehigarria