Irakasleak
MONIKA SALGUEIRO MACHO
- Ezagutza arloa
- Nortasuna, Balioespena eta Psikologia Tratamenduak
- Saila
- Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- monika.salgueiro@ehu.eus
Irakasle Agregatua, irakasle titularrarentzako ANECAko akreditazioa.
Psikologian lizentziatua (UD, 2006), Neuropsikologia Klinikoan eta Psikologia Klinikoan eta Osasunaren Psikologian espezialitate-ibilbidekin. Psikologia, Osasuna eta Familiako graduondokoa (UD, 2007) eta Neurozientzietako masterra (EHU, 2009). Neurozientzietan doktorea eta Aparteko Saria (EHU, 2011). 1.740 ordu eta 119 ECTS kreditu baino gehiago etengabeko prestakuntza egiaztatuan.
Psikologo kolegiatua (BI03307) eta Eusko Jaurlaritzak gaitutako psikologo sanitarioa. Espainako Psikologia Elkarteko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologiako eta Psikologia Akademikoko Dibisioetako kidea, eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Praktika Klinikoaren Sare Globaleko ikertzailea, 2012az geroztik.
Ikerketako 2 seiurteko ditu. Hogeita hamar zientzia-artikulu argitaratu ditu, 3 liburu eta 4 liburu-kapitulu, eta 40 aurkezpen baino gehiago egin ditu hainbat kongresu zientifikotan.
Eusko Jaurlaritzako ikerketa-talde bateko ikertzailea da, eta deialdi lehiakorretan finantziatutako 19 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horien artean Red de Investigación en Actividades Preventivas y Promoción de la Salud (rediAPP) edo PsicAP Proektua nabermendu dira.
Unibertsitateko irakaslea 2011tik aurrera zenbait titulaziotan. 2020an NETRA arloko irakasle hazi zen, EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia sailan.