Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA LUZ ESTEBAN GALARZA

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ml.esteban@ehu.eus

Medikuntzan lizentziaduna (UPV/EHU, 1983) eta Gizarte Antropologian doktorea (Universitat de Barcelona, 1993). Euskal Kulturgintzaren Transmisioan aditu titulua (Mondragon Unibertsitatea, 2012). Famili Plangintzan mediku gisa lan egin zuen (1983-1996). Gizarte Antropologia irakaslea: Universidad de León (1994-1996), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (1996-1998), UPV/EHU (1998az geroztik).

Kargu hauek bete ditu: EHUko Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programako arduraduna (2009-2024); Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko zuzendaria (2005-2013); eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterreko arduraduna (2008-2014).

AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen zuzendaria (Euskal unibertsitate sistema) 2013tik.

26 doktore-tesien zuzendari/zuzendarikidea. 15 ikerketa proiektutan aritua, horietatik 10etan ikertzaile nagusi gisa. Egile/egilekide argitalpen ugaritan: 13 liburu, 3 monografiko, 50 liburu kapitulu, 36 aldizkari artikulu, editore lana 13 liburutan. Liburuen artean, bi oso zabalduak: Antropología del cuerpo eta Crítica del pensamiento amoroso (Edicions Bellaterra). 65 ponentzia gonbidatu estatuko eta nazioarteko kongresutan. CNEAIk aitortutako 4 seiurteko ditu.

Ikerketa alorrak: osasuna eta generoa; gorputz irudia; maitasun erromantikoa, eta genero harremanak. Eredu teorikoak eta ikuspegi metodologikoak: antropologia feminista, eta gorputzaren eta emozioen antropologia.

ORCID kodea: 0000-0001-6258-6578

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).