Irakasleak

XSLaren edukia

USOA FULLAONDO ZABALA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
usoa.fullaondo@ehu.eus

Usoa Fullaondo 2001ean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitate bereko Pintura Sailean doktoratu zen 2010. urtean. Gaur egun, Arteko Graduan (Ikasgaiak: Irudi Laborategia eta Laborategia) eta Arte Sorkuntza eta Ikerketa Masterrean (Ikasgaia: Apoyos teóricos y recursos prácticos dirigidos al desarrollo de proyectos artísticos) klaseak ematen ditu. 2017tik, Subjektuaren egitekoa praktikan abiatutako arte ikerkuntzan ikerketa proiektuaren partaide da. Osloko Akhersus University College of Applied Sciences-en klaseak eman ditu eta 2017an, Montrealeko Concordia Unibertsitateko Senselab-en ikerketa mugikortasuna gauzatu zuen.



Ekoizpen artistikoak irakaskuntza eta ikerketarekin bat egiten du, hemengo eta nazioarteko hainbat erakusketetan parte hartu duelarik, hala nola, Luis Adelantado galerian, Madrilgo Círculo de Bellas Artes-en, San Diegoko Space4art-en, Rekalde Aretoan edo Montehermoso Kulturunean. Bizkaiko Foru Aldundiaren, Etxepare Institutuaren edo Eusko Jaurlaritzaren bekak jaso ditu eta Injuve bezalako lehiaketa nazionaletan saritu dute. Bilbaoarte Fundazioan eta Banff Centre-en arte egoitzak egin ditu. Bere argitalpenen artean, Eusko Jaurlaritzak babestutako Un Atletismo Afectivo (2016) liburua eta Journal for Artistic Research-ek argitaratutako What can a process do? A passage from ritual to rituality (2019) artikulua nabarmenarazi daitezke.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).