Breadcrumb

GAKOAK - Praktika Artistikoen eta Kultur Ikasketak Berezko Masterra

TITULUAREN GAKOAK

Berezko master hau titulazio erdipresentzialen multzo bat da, eta lau modulutan egituratuta dauzka irakasgaiak: Generoa eta Bisualitateak; Lurraldea eta Ekologia Kulturalak; Kultur Ikasketak, Afektuak eta Ezagutza Kokatua; eta Praktika Artistikoak.

Guztira bost titulazio egin daitezke modulu horiek modu desberdinetara konbinatuta. Modulu bakarra egin daiteke eta unibertsitateko aditu titulua eskuratu, edo, praktika artistikoen kasuan, Praktika Artistikoetako Espezialista Diploma lortu. Horretaz gain, master osoa egin daiteke moduluetako irakasgaiak konbinatuz.

Programaren helburu nagusiak dira ikasleek praktika artistikoen eta ikasketa kultural eta bisualen inguruko ezagutza teorikoak bereganatzea eta ulertzea. Horrekin batera, bilatzen da ikasleek pentsamendu kritikoa garatzea artearen praktikatik eta ikerketatik abiatua, diskurtso teoriko-praktiko propioak eratze ditzaten. Azkenik, artea ikertzeko tresna metodologikoak erakutsiko zaizkie, eremu artistiko eta kulturaleko sorkuntza edo ikerketa proiektuetan aplika ditzaten.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).

ARRAZOIAK - Praktika Artistikoen eta Kultur Ikasketak Berezko Masterra

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • Sakonago ezagutzea praktika artistikoek eta kultura bisualak pentsamendu garaikidean daukaten garrantzia.
  • Gogoeta kritikorako gaitasunak eskuratzea, bai arte praktikaren bidez eta bai artearen ikerketaren bitartez.
  • EAEko, Nafarroako eta beste toki batzuetako arte praktika garaikideen ezagutza orokorra eskuratzea.
  • Teoria kritikoa eta ikasketa kulturalak erlazionatzea, gaur egun gai horiek funtsezkoak baitira artea ulertzeko.

IRUDIA - Praktika Artistikoen eta Kultur Ikasketak Berezko Masterra

IRTEERAK PROFESIONALAK - Praktika Artistikoen eta Kultur Ikasketak Berezko Masterra

IRTEERA PROFESIONALAK

Arte praktikak, erakusketen komisariotza, kultura eta arte kudeaketa, arte eta kultur kritika, museoetan eta bestelako arte/kultura guneetan lan egitea, arte hezkuntza, irakaskuntza eta ikerketa artistikoa edo akademikoa.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).