TITULUAREN GAKOAK
Berezko master hau titulazio erdipresentzialen multzo bat da, eta lau modulutan egituratuta dauzka irakasgaiak: Generoa eta Bisualitateak; Lurraldea eta Ekologia Kulturalak; Kultur Ikasketak, Afektuak eta Ezagutza Kokatua; eta Praktika Artistikoak.
Guztira bost titulazio egin daitezke modulu horiek modu desberdinetara konbinatuta. Modulu bakarra egin daiteke eta unibertsitateko aditu titulua eskuratu, edo, praktika artistikoen kasuan, Praktika Artistikoetako Espezialista Diploma lortu. Horretaz gain, master osoa egin daiteke moduluetako irakasgaiak konbinatuz.
Programaren helburu nagusiak dira ikasleek praktika artistikoen eta ikasketa kultural eta bisualen inguruko ezagutza teorikoak bereganatzea eta ulertzea. Horrekin batera, bilatzen da ikasleek pentsamendu kritikoa garatzea artearen praktikatik eta ikerketatik abiatua, diskurtso teoriko-praktiko propioak eratze ditzaten. Azkenik, artea ikertzeko tresna metodologikoak erakutsiko zaizkie, eremu artistiko eta kulturaleko sorkuntza edo ikerketa proiektuetan aplika ditzaten.