Irakasleak

XSLaren edukia

ITZIAR MUGICA CHAO

Ezagutza arloa
Politika eta Administrazio Zientzia
Saila
Politika eta Administrazio Zientzia
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
itziar.mujika@ehu.eus

Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia saileko irakaslea eta Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko ikerlari postdoktorala (UPV/EHU). Kazetaritzan lizentziatua (UPV/EHU) eta masterra Nazioarteko Ikasketetan (UPV/EHU) eta Hiritartasuna, Generoa eta Emakumeen Ikasketetan (Universitat de Barcelona), eta doktorea Garapen Ikasketetan (2017, UPV/EHU).



Bere ikerketa lerro nagusienak Erresistentzia Ikasketen, Bake eta Gatazka Ikasketen eta Segurtasun Ikasketen ildo feministetan oinarritzen dira. Zehatzago, indarkerian zein indarkeria ezan oinarritutako gatazkak, indarkeria ezazko erresistentzia zibilak edo gatazka armatuak eta gerrak, eta bake eraikuntza, aktibismo feminista, eta Emakumeak, Bakea eta Segurtasuna nazioarteko agendaren inplementazioa Balkanetan eta zehatzago, Kosovon, ditu aztergai.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak