Irakasleak
IRATI LABAIEN EGIGUREN
- Ezagutza arloa
- Ekonomia Aplikatua
- Saila
- Ekonomia Aplikatua
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- irati.labaien@ehu.eus
Garapenerako Ikasketetan doktorea, Hegoa Institutua UPV/EHU. 2015/16 ikasturtetik UPV/EHUko irakasle eta ikertzailea; gaur egun, Ekonomia Aplikatua Saileko irakasle agregatua Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.
Garapenerako Politiken Koherentzia eta Nazioarteko Lankidetza Politikak ikerketa taldeko partaidea (IT GIU17-026).
Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuko kidea. Institutu berbereko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria 2017az geroztik.
Garapenerako lankidetza, ets garapenerako politiken koherentziaren inguruko gaiekin erlazionatutako hainbat ikerketa proiektu eta kontratutan parte hartu du, bai bertakoetan eta baita nazioartekoetan ere. Hainbat artikulu eta liburu zientifiko argitaratu ditu eta bertako zein nazioarte mailako kongresu eta mintegietan zabaldu ahal izan ditu lan hauetatik aterako hausnarketak.
Hegoak Zabalduz argitalpenaren (ISSN: 2530-6561) zuzendarietako bat. Onlineko argitalpen honek nortasun dibulgatzaile batekin eta euskara hutsean garapenaren inguruko gaiak jorratzea du helburu.
Ocean i3 Ocean Bordeaux-Euskampus Campuseko Hezkuntza Berrikuntzako Nazioarteko Proiektuan parte hartu du.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko Matematikak I eta Matematikak II irakasgaietako irakaslea izateaz gain, Garapena eta Nazioarteko Lankidetza Masterrean Garapenerako Lankidetzaren Agente eta Politikak irakasgaia irakatsiko du 2019/20 ikasturtetik aurrera.