FEDERICO RECART BARAÑANO
- Ezagutza arloa
- Teknologia Elektronikoa
- Saila
- Teknologia Elektronikoa
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- federico.recart@ehu.eus
1994tik Telekomunikazioetan Ingeniaria (UPV/EHU) eta 2001tik Telekomunikazioetan Ingeniari Doktorea (UPV/EHU).
1994tik Euskal Herriko Unibertsitatean Teknologia Elektronikoa irakasten du Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan (2003tik Elektronika eta Telekomunikazioak Saileko Irakasle Titularra da) eta bere ikerketa lanak Teknologia Mikroelektronikoaren Institutuan garatzen ditu.
Irakaslanetan hainbat materia irakatsi ditu, betiere Elektronika arloan, batzuen euskaratzea eta euskalduntzea bultzatuz eta burutuz. Horien ondorioz, material oparoaren egilea da, besteak beste Dispositiboen Elektronika (2002) eta Oinarrizko Elektronika Laborategia I (2004) liburuak argitaratu ditu.
Ikerketa-lanak eguzki energia fotovoltaikoan burutzen ditu. Goi mailako hainbat proiektutan hartu du parte, horien artean Monochess II, Venetian PV eta Bithink (europar proiektuak), CEBES, BIMUDEL, CESIDEL (Espainiako ministerioek diruz lagundutako proiektuak), eta enpresa-proiektuak azpimarragarriak direla. Artikulu zientifiko ugariren egilea da arloan.
2013ko urritik, UPV/EHUko Plangintza eta irakasle-ikertzaileen plantillako zuzendaria da.