ANDONI LASHERAS ARANSAY
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- andoni.lasheras@ehu.eus
Irakasle Titularra Zientzia eta Teknologia Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisika Sailean. Bertan, Fisikarekin erlazionatuta dauden irakasgaiak ematen ditu fakultateko gradu desberdinetan. Horrez gain, UPV/EHU-ko Material Berrietako Masterreko irakaslea da.
Fisikan Lizentziatu zen 2009. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean, eta bertan Material Berrietako Masterra bukatu zuen 2010. urtean. 2016ko urtarrilean, Materialen Zientzia eta Teknologiako Doktore titulua lortu zuen, Bikain Cum laude nota maximoa eta Doktorego sari berezia lortuz. Orain arte, 28 ikerketa artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan eta hainbat kongresutan parte hartu du, poster eta ahozko kontribuzioekin. Horrez gain, zientziarekin erlazionatutako dibulgazio artikuluak ere argitaratu ditu. Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeek zein erakunde nazionalek finantziatutako hainbat proiektutan ere parte hartu du. Ikerketa-lerro nagusiak material magnetoelastiko eta magnetoelektrikoetan oinarritutako aplikazioen garapenekin eta karakterizazio teknikekin daude erlazionatuta.