Irakasleak

XSLaren edukia

IÑIGO POMBO RODILLA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Mekanikoa
Saila
Ingeniaritza Mekanikoa
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
inigo.pombo@ehu.eus

UPV/EHU-n lortu zuen Ingenieru Industrialeko titulua 2005-ean. Bertan ere burutu zuen bere Tesi Doktorala 2011-an artezketa prozesu ekoefiziente baten garapenaren inguruan egindako lan batean oinarrituta. Lan hau egitean experientzia handia lortu zuen fabrikazio prozesuen inguruan garrantzituak diren arloetan. PDI gisa dabil 2007-tik (Irakasle Laboral Interinoa 2007-2011, Irakasle eranskina 2011-2013, Irakasle Agregadoa 2013-Orain arte) lehenengo Eibarko Ingenieritza Industrial Teknikoko Eskolan (2007-2013) eta geroago Bilboko Ingnieritza Eskolan (2013-Orain arte).

JCR-SCI datu basean dauden aldizkarietan argitaratutako 29 artikulutan egilekide izan da, 20 ikerketa proiektu baino gehiagotan parte hartu du horietako bitan ikertzaile nagusia izan delarik eta enpresentzako egindako 30 ikerketa lan baino gehiagotan parte hartu du 3tan ikertzaile nagusia izan delarik. Hainbat kongresuen komite zientifikoan parte hartu du eta inpaktu altuko aldizkarietan argitaratutako artikuluen errebisore izan da. Bere H indizea 13 da eta CNEAI-k onartutako 2 ikerketa sexenio eta tranferentzia sexenio bat dauzka.

Bere espezializazio arloak mekanizazio prozesuen sensorizazio, seinale jasotze, neurketa experimental, modelizazio numeriko eta optimizazioarekin zerikusia dute.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak