Irakasleak
JOKIN GOROZIKA BIDAURRATZAGA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- jokin.gorozika@ehu.eus
Jokin Gorozika Bidaurratzaga industria ingeniaría da, teknika energetikotan ezpezializatua (1989) eta ingeniaritzan doktorea (1997). Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko irakasle titularra da, eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen ditu eskolak.
2002tik 2005era Saileko idazkaria izan zan eta 2005etik gaur egunera arte Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariordea da.
Hainbat ikerkuntza-programetan parte hartu du, denetan ikertzaile parte-hartzaile moduan. Adibidez, "Metodologías de Digitalización y prototipado de modelos de fundición de alta calidad" (2012), "Digitalización y Control Dimensional de Eslabones de Cadenas" (2013) programak.
Ponentziak eta komunikazioak aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Besteak beste, "GOOD PRACTICES TO TRANSLATE CORPORATE STRATEGY INTO DESIGN STRATEGY" ponentziaren autoretariko bat izan zen, Dubrovnik-en 2010ean egin zen 11th INTERNATIONAL DESIGN CONFERENCE topaketan aukeztu zena, edo "A new partition and extraction algorithm of non-ideal, cylindrical surfaces based on spin-images" ponentzia, 2009an Annecy-en egin zen 11th CIRP international Conference on Computer Aided Tolerancing kongresuan aurkeztua, horretan ere autoretariko bat dela.
2010ean sortu zenetik, Naturgas Gelako (gaur egun Nortegas Gela) zuzendaria da.
2007tik 2020ra Euskara Aholu Batzordeko kide izan da. Parte hartu du hainbat terminologia-batzordetan hiztegi teknologikoak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egiteko.