Irakasleak

XSLaren edukia

HILARIO MURUA CARTON

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
hilario.murua@ehu.eus

Hilario Murua Cartón irakasle agregatua da 2018tik Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologiako Fakultatean. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakaskuntzan diplomatua (1992) eta Pedagogian lizentziatua (2000), 2006tik doktorea da Pedagogian.

Ikerketa arloak: Euskal Herriko Hezkuntzaren historia eta inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak (MENAs).Gai horiekin erlazionatutako hainbat ikerketetan parte hartu du eta gaur egun “Un modelo de Formación Profesional: evolución histórica y comparada” proiektuan ikertzaile nagusi bezala dihardu.

Eusko Jaurlaritzak onartutako Estudios Históricos y Comparados en Educación Garaian (IT 911-16) taldeko kide da. Hogeita hamar artikulu zientifiko eta liburuen kapitulu baino gehiago, euskaraz eta gaztelaniazko irakaskuntza materiala, eta bost liburu idatzi ditu. Hainbat mintegi eta kongresuetan parte hartu du.

Kargu akademikoetan Hezkuntzaren Teoria eta Historia, eta Hezkuntza Sozialeko Praktikumeko koordinatzailea izan da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak