ARANTZAZU LAUZIRIKA MOREA
- Ezagutza arloa
- Margolaritza
- Saila
- Eskultura eta Arte eta Teknologia
- Ikastegia
- Arte Ederren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- arantza.lauzirika@ehu.eus
Artista, arte eta ikus-entzunetan doktorea eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte eta Teknologia saileko irakasle titularra, ikertzailea eta 2014tik Fakultateko Dekanoa da. Bere ikerketa lana, esparru publikoan bideratzen diren praktikak, bideo erregistroa eta komisariotza arloetan bideratzen da.
Akme (Artea, Kultura, Media) jardunaldietako ko-zuzendaria eta Beijing , Txina eta Reno, Nevada artista erresidentzien arduraduna Natxo Rodriguezekin batera.
Esku-hartzeak Deustuko Zubian proiektuaren zuzendaria, Ikerketa proiektu ezberdinetan parte hartu du, ikerketa testu eta artikuluak idatzi ditu eta hainbat liburuen editore izan da. Hoien artean Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerari buruz argitartutako liburuaren editorea. Bere arte lanak Europako erakusketa ezberdinetan ikusgai egon dira.
Momentu honetan, Arteleku Artxiboa bereskuratzeko Gipuzkoako Foru Aldua, Tabakalera, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofia eta UPV/EHUk bideratutako proiektuaren zuzendaria.
2018/19 urteetan zehar, LAN festival Audiovisual Obrerorekin batera bideratzen gauden Memoria Obrera (ensayo audiovisual) proiektuaren zuzendaria.
UPV/EHU 2019/21 deialdian AKMEKA ikerketa talde kontsolidatuaren Ikertzaile Nagusia. Ikerketa bi sexenio ditu eta Dozentiaz (2017)
2017/18 eta 2018/19 ikasturteetan Prest Garako ikus-entzuneko kultura irakasgaiako arduraduna. 2017 urtetik Unibertsitate sarrerako Ikus-entzuneko kultura irakasgaiako arduraduna da.