Irakasleak

XSLaren edukia

ARANTZAZU LAUZIRIKA MOREA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
arantza.lauzirika@ehu.eus

Artista, artean eta ikus-entzunezko baliabideetan doktorea, eta EHUko Arte Ederren Fakultateko Artea eta Teknologia saileko irakasle titularra eta ikertzailea. Bere ikerketa-ildoak gaur egungo praktika artistikoekin lotuta daude, irudiaren erregistroan, eremu publikoan eta komisariotzaren eremuan oinarrituta.



Akme (Artea, Kultura Media) proiektuaren eta Beijing eta Renoko (Nevada) egoitza artistikoetarako beken zuzendarikidea, Natxo Rodriguezekin batera.



Interbentzio artistikoak Deustuko zubian proiektuaren zuzendaria da. Hainbat ikerkuntza-proiektutan parte hartu du, testuak eta ikerketa-artikuluak idatzi ditu, eta hainbat liburu argitaratu ditu. Horien artean, Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerari buruzkoa. Bere lan artistikoa Europako hainbat hiritan egon da ikusgai.



Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofiak elkarrekin finantzatutako Arteleku Artxiboa berreskuratzeko EHUren proiektua zuzendu du.



2018az geroztik, Memoria Obrera (ikus-entzunezko saiakera) proiektua zuzentzen du, LAN ikus-entzunezko jaialdiak ekoitzia.



AKMEKA 2019/21 eta GV 2022/25 Talde Kontsolidatuko ikertzaile nagusia, Mekarteak (artearen kartografia EAEn) eta Videoflux (EHUren bideo-sorkuntzako artxiboa berreskuratzeko proiektua) proiektuekin, besteak beste

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak