Gaia

XSLaren edukia

FERNANDO TAPIA ALBERDI

Ezagutza arloa
Zuzenbidearen Filosofia
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
fernando.tapia@ehu.eus

Zuzenbidean Lizentziatua, Zuzenbidearen Soziologian Nazioarteko Masterra eta Zuzenbidean Doktorea, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean 1997. urtea geroztik. Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide, UNED-Bergara Fundazioaren Patronatuko kide, Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Idazkari akademiko, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusaren Garapenerako eta Kanpo Harremanetarako Zuzendaria, Joxemari Korta I+G zentroaren zuzendaria eta Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea izan da. Madrilgo Abokatu Kolegio Txit Goreneko kide da, nahiz ez dagoen jardunean. Kirolaren esparruan lan ezberdinak burutu ditu, batez ere aholkulari juridiko gisa. Kudeaketa publikoaren esparruan ere badu eskarmenturik, besteak beste, Gizarte eta Erakunde harremanetarako Foru Diputatu, Euskal Eurohiria Garatzeko Mugazgaindiko Agentziaren Kudeatzaile, eta Kirolgi Fundazioaren Presidente karguak izan baititu.

Gaur egun Zuzenbide Fakultateko “Justizia sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren” Zuzendaritza Batzordeko eta AKTIBA-IT (prAKTikak, Ikasketa eta BAlioak Ikerketa Taldea, IT1762-22) ikerketa taldeko kide eta Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak