Gaia

XSLaren edukia

EVA MARIA VELASCO BALMASEDA

Ezagutza arloa
Enpresen Antolakuntza
Saila
Enpresen Antolakuntza
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
eva.velasco@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresan lizentziatua eta Doktorea UPV/EHU-n. Ikerketa alorrean, artikuluak argitaratu ditu nazio (11) eta nazioarte (5) mailan, liburu kapituluak ingelesez (3) eta gazteleraz (13), eta liburuak (2), eta kongresu nazionaletan (7) eta internazionaletan (15) parte hartu du. Nazio mailako ikerketa proiektuetan parte hartu du (8), baita Europa mailakoetan (3) eta enpresekin ikerketa kontratuak aurrera eraman izan ditu (7).Ikerketa egonaldiak egin izan ditu Gales (Erresuma Batua), Lille (Frantzia), Reno (Nevada), Boston (Harvard Massachusetts) y Rensselaer (Nueva York) Unibertsitateetan. 2001. urtean Euskoiker Fundazioaren saria jaso zuen Gizarte eta Humanitate Zientzia alorrean aurrera eramandako ikerketagatik (zenbatekoa 6.010 €) eta Doktorego Sari Berezia jaso zuen Tesia kozuzendu du (2016). Bere ikerketa lerroak berrikuntza sistemak, berrikuntzaren kudeaketa, genero berdintasuna eta enpresa gizarte erantzukizuna dira.

Bestaldetik, Europar Batasuneko Integrazio Politiko eta Bateratze Ekonomiko Masterrean (UPV/EHU) eta UPV-EHU-ko USAC programan (Universities Studies Abroad Consortium) klaseak eman ditu eta atzerriko hainbat Unibertsitateetan seminarioak irakatsi ditu: Tallin (Estonia), Reikiavik (Islandia), Cusco (Peru), Riga (Letonia), Sibiu (Errumania), College of Dunaújváros (Hungaria), Sassari (Sardinia) eta Pula (Kroazia). Gaur egun Enpresa Antolaketa eta Administraritza kurtsoak irakasten ditu Elkano Enpresa Fakultatean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak