Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN PILARE CAJARAVILLE BERECIARTUA

Ezagutza arloa
Zelulen Biologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
mirenp.cajaraville@ehu.eus

Miren P. Cajaraville Biologia Zelularreko katedraduna da 2002tik, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du Ingurumen Toxikologian. Haren ikerketaren ardatza da kutsaduraren biomarkatzaile zelularrak eta molekularrak eta AOPak garatzea eta aplikatzea organismo urtar zentinelatan eta eredu-organismoetan, kutsatzaileen ekintza-mekanismoak ulertzeko (bereziki, petrolioaren hidrokarburoak, disruptore endokrinoak, nanomaterialak eta mikro eta nanoplastikoak), baita ere in vitro eta in vivo ikuspegien erabilera ingurumenaren eta gizakiaren gaineko arriskuak ebaluatzeko. Bereziki interesatzen zaizkio Omikak eta erantzun histopatologikoak. “Biologia Zelularra Ingurumen Toxikologian” ikerketa-talde finkatuaren zuzendaria 2001-2021 artean eta Nanomaterialen, mikro eta nanoplastikoen eta kutsatzaile emergenteen toxikologia ikerketa-ildoaren burua. PiE Plentziako Itsas Estazioaren kide sortzailea (2012). Europako Batzordeko JRCren CAS proiektuan nanoplastikoei buruzko aditua. Gaur egun, MIKRONANOPLAS, PLASFITO, eta FIERA proiektuen eta Mugaz Gaindiko Lankidetzarako AquEus LTC Laborategiaren ikerle nagusia. Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia CTA/ECT doktoretza-programaren koordinatzailea 2012az geroztik, eta ECT+, MER+ eta IMBRSea Erasmus Mundus masterretako irakaslea. Lizentziaturako 17 tesi, gradu-amaierako 4 proiektu, master 22 tesi eta doktoretzako 17 tesi gainbegiratu ditu; azken horietatik 13 Europako edo nazioarteko tesiak ziren. Eusko Jaurlaritza eta Ikerbasque-ko A

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak