Irakasleak

XSLaren edukia

MAREN ORTIZ ZARRAGOITIA

Ezagutza arloa
Zelulen Biologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
maren.ortiz@ehu.eus

Zelulen Biologiako irakasle agregatua Zoologia eta Animali Zelulen Biologia Sailean. Biologia zelular molekularreari eta histologiari buruzko irakaskuntza ematen dut Biologiako, Bioteknologiako eta Biokimikako eta Biologia Molekularreko graduetan. Masterreko lau programatan ere irakaslea naiz: Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia, EMJMD Marine Environment and Resources, International Master in Marine Biological Resources eta EMJMD Environmental Contamination and Toxicology. Gaur egun, EMJMD ECT+ programaren nazioarteko koordinatzailea naiz eta Ilustrazio Zientifikoko Berezko Masterraren zuzendari akademikoa.

Cell Biology in Environmental Toxicology + One Health ikerketa taldeko Ikertzaile Nagusia naiz, eta Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV/EHU) ikertzailea. Nire ikerketa-jarduerak hainbat gai jorratzen ditu, kutsadurak eta inguruneko estresak uretako organismoetan duten eraginaren azterketarekin zerikusia dutenak, eta biomarkatzaile molekularrak eta zelularrak garatzen ditut kutsatzaileekiko esposizioa aztertzeko. Gaur egun, jarduera hormonala duten kutsatzaileek arrainen eta ornogabeen populazioetan duten eragina ikertzen ari naiz, transkripzioan, hormonen fisiologian eta ugal-organoetan eta organo endokrinoetan gertatzen diren aldaketak aztertuz.

2016tik, Euskara eta Nazioarteko Harremanen dekanorde kargua bete dut Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

ORCID: 0000-0002-2664-1303

Researcher ID: C-3978-2017

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak