Irakasleak

XSLaren edukia

AGUSTIN MARÍA GARCIA URETA

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
agustin.garcia-ureta@ehu.eus

Zuzenbidean lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 1988), European Legal Studies-en LLM (University of Exeter, 1989) eta Ph.D in Law (University of Exeter, 1992). Zuzenbide Fakultatean (Bizkaian) Administrazio Zuzenbideko katedraduna da.



Bere ikerkuntza gaiak Ingurumenaren zuzenbidea, Administrazio zuzenbidea eta Europar Batasunaren zuzenbidea dira. 13 liburu idatzi ditu, ingurumenaren babesari buruzko 150 lan baino gehiago (liburu kolektiboetan ekarpenak, artikuluak eta jurisprudentziaren iruzkinak) eta Administrazio zuzenbideari buruzko 20 kapitulu. Temas de Derecho Administrativo eta Derecho de la Unión Europea (Parte General) eskuliburuen egilea da. Ingurumenaren tutoretza juridikoari buruzko 5 monografien zuzendaria izan da eta 16 ikerkuntza proiektutan hartu du parte.



Irakasle bisitaria izan da Cambridge, Louvain-la-Neuve eta De Monfort University (Leicester) unibertsitateetan. Era berean, ikastaroak eman ditu Montreal-eko Unibertsitatean, Sevillakoan, Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean eta European Institute of Public Administration-en (Maastricht/Luxenburgo).



Journal of Property, Planning and Environmental Law, de Water Law, Herri Ardularitzako Euskal Aldizkaria aldizkarien erredakzio kontseiluetako eta Actualidad Jurídica Ambiental aldizkariaren kontseilu zientifiko-aholkulariko kidea da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak