Irakasleak

XSLaren edukia

TANIA MARTINEZ PORTUGAL

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
tania.martinez@ehu.eus

Tania Martínez Portugal Feminismo eta Genero Ikasketetan Doktorea da (Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco). Bere nazioarteko tesia “Narrativas de mujeres activistas sobre violencia sexista en las comunidades activistas del País Vasco” Cum Laude aipamena lortu zuen. Globalizazio eta Garapen Ikerketa Masterra ikasi zuen Hegoa Institutuan, non ikertzaile egotzi bezela jarduten duen. Amaitzeko, Administrazio eta Politika Zientzietan lizentziatua da.



Akademiatik kanpo hasi zuen bere ibilbidea enpresa transnazionalen gizarte eta ingurumen eskubideen urraketa ikertzen. Geroago, unibertsitateko proiektuetan parte hartu zuen, Tokiko gobernantza eta Politika zein arau publikoen ebaluazioari lotutako ikerketan. 2016an Emakunde ikerketa beka bat irabazi zuen eta horri esker gizarte mugimenduen eta genero indarkeriaren azterketan espezializatzen hasi zen. Hainbat erakunde eta talde sozial eta politikorentzat prestakuntza eman, koordinatu eta dibulgazio-hitzaldi ugari egin ditu. Zenbait egunkari eta aldizkarientzat zutabegile gisa ere kolaboratu izan du.

Gaur egun, bere interes eta ikerketa ildoak genero indarkeria, epistemologia kritikoak eta irakaskuntza feminista dira.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak