Irakasleak

XSLaren edukia

BEGOÑA VICARIO CALVO

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Eskultura eta Arte eta Teknologia
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
begona.vicario@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Fakultateko Doktorea egin zen Bego Vicario Animazio zinemagintza esperimentalari buruzko tesi batekin. Zinemagilea da eta besteak beste hauek dira egindako film garrantzitsuenak: Pregunta por mí (1997), Haragia/Carne Humana (2000), Beti Bezperako Koplak (2015 Agedakoplak taldearekin), Areka (2016 Atxur taldearekin) eta Miraila (2017 Armintxe taldearekin). Film guzti hauek Nazioarteko film festibaletan hedatu eta sarituak izan dira, tartean Goya saria, Madrilgo Zine Esperimentaleko sari Nagusia edo Euskal Zinemaren Saria Zinebin. Bestalde, artikulu eta ponentzia ugari idatzi ditu eta zenbait liburu ere bai, haien artean Breve historia del cine de animación experimental vasco. (1998-Semana de Cine Experimental de Madrid), Mamá, quiero ser artista: entrevistas a mujeres del cine de animación (I Herguera, B Vicario - 2004 - Ocho y Medio) y Sistiaga, el trazo vibrante, 2008-Animadrid, Festival internacional de cine de animación). Begoña Vicariok UPV/EHUko Arte Fakultateko Arte Graduan ematen ditu eskolak eta baita bere Egungo Artegintza Masterrean (MACTP) ere, zenbait ikerketa taldetan hartzen du parte eta hiru ikerketa seiurteko ditu aitortuta. Gaur egun Hauazkena animazio taldea koordinatzen du eta veste artistekin batera lan egiten du ere, esate baterako Multiverso diru-laguntza prestigio handidunaz hornituta dagoen Josu Rekalderen Denboraren hariak lanarekin edota Akmeka IT1278-19 taldean.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak