Irakasleak

XSLaren edukia

JOSE ANTONIO MORLESIN MELLADO

Ezagutza arloa
Irudigintza
Saila
Irudigintza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
joseantonio.morlesin@ehu.eus

Arte Ederretan lizentziaduna (2008) eta doktorea (2016) UPV/EHUn eta Doktorego Sari Berezia (2018) “Evolución, estado actual y perspectivas del diseño de la cubierta del libro: estudio particularmente orientado a la Comunidad Autónoma del País Vasco” tesiarengatik. 2015etik UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da, Irudigintza Sailean. Zentru horretan Idazkari Akademiko (2016-2017) eta Unibertsitate Hedapeneko Dekanorde (2017-2018) karguetan aritu da. Sorkuntza eta Diseinuko Graduan zein Ikerketa eta Sormena Artean Unibertsitate Masterrean eskolak ematen ditu.

Landutako ikerketa lerroak ilustrazio, komiki eta Euskal Herriko liburu azalen diseinuaren esparruetan ardazten dira. Aipatutako azken arloan, argitalpen disienuari dagokiona, egindako ikerlanen emaitzak jasotzen dituzten artikuluak aldizkari espezializatuetan argitaratu dira. Gaur egun LAIDA Literatura eta Identitatea ikerketa taldean parte hartzen du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak