Irakasleak

XSLaren edukia

OIHANE DIAZ DE CERIO ARRUABARRENA

Ezagutza arloa
Zelulen Biologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
oihane.diazdecerio@ehu.eus

Oihane-ren ikerketa ibilbidea 2007an hasi zen Biologiako Gradua (2000-2005) eta gaitasun pedagogiko zihurtagiria (2006) lortu ondoren. Garai berean, Kutsadura eta Ingurumen Toxikologia Masterra (CTA) hasi zuen Biologia (2007-2012) kutsadura eta ingurumen toxikologiako doktorego programa barruan. Bere ikerketa nagusiki kutsatzaileek itsas organismoak nola eragiten dituzten eta, bereziki, korrokoietan (Chelon labrosus) zein gene eta bide metabolikoak aldatzen diren deskribatzen saitatu da.

Tesian 2 beka lortu zituen: Suediako institutuko bat -Stochkolm Universitiet (2006)- eta bestetik Espainiako Ministerioak emandako beste bat Glasgow Caledonian University-ra (Erresuma Batua) joateko. Horrez gain, egonaldi laburrak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean (2010) eta Espainiako Ikerketarako Zentruan -CNIO-. Esperientzia horiek guztiek tresna molekularrak garatzea ahalbidetu zion, eta berauek aingiretan, korrokoietan eta muskuiluetan, besteak beste, kutsatzaileen eragina aztertzeko erabili zituen. 2014an Eusko Jaurlaritzako Doktoretza ondoko beka lortu zuen Exeter Unibertsitatera joateko. Bertan itsas organismoen in vitro testak erabiltzeko gaitasunak garatu zuen.

Hau guztia 12 JRCko artikulua, 2 patente eta 50 nazioarteko kongresuen aurkezpenetan islatu da. Bere ibilbidean lortutako sekuentzia guztiak datu-base ofizialetan argitaratzuak daude.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak