Irakasleak

XSLaren edukia

JUAN PEDRO ALTONAGA SUSTACHA

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
kepa.altonaga@ehu.eus

Biologian lizentziatu (1980) eta handik gutxira irakasle sartu zen UPV/EHUko Zientzi Fakultatean (1981). Ordurako eginda zeuzkan lehen urratsak ikerketa-arloan bare-barraskiloen gorabeherak aztertuz: ikerketa-lagunekin batera hainbat lan eta proiektu burutu ditu Iberiar Penintsulako malakofaunaren bai banaketa eta bai taxonomiaren gainekoak. Doktore-gradua 1988an eta irakasle titularra 1992an. Bi barraskilo-espezie berri plazaratu ditu. Ildo horretan Eusko Legebiltzarrak Munibe Saria eman zion bere ikerketa-taldeari 1992an. 1978tik aurrera Udako Euskal Unibertsitateko kidea da, 1991-95 tartean zuzendaria izan zelarik. Zientzi Fakultateko Euskara Dekanordea 1991-1994 tartean. Euskaltzain urgazle 2003an izendatua. 2009an Juan Zelaia Saiakera Saria. CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016 urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik. 2018an Euskadi Literatura Saria (Euskarazko saiakera). Idazlan ugari plazaratu ditu, baina gogokoenak dibulgaziozkoak: Folin markesa: marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan (Elhuyar, 1998), Armand David, pandaren aita (Elhuyar, 2001), Etxepare, Aldudeko medikua (Euskaltzaindia/ EHU, 2006), Darwin geurean (Juan Zelaia Saiakera Saria; Pamiela, 2010), Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela, 2011), Back to Leizarraga (Pamiela, 2015), Patagoniara Hazparnen barrena (Euskadi Literatura Saria; Pamiela, 2017), eta Duvoisin kapitainaren malura (2018).

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak