Irakasleak
DAVID DE COS ELICES
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- david.decos@ehu.eus
David de Cos Elices Fisikan lizentziaduna (UPV/EHU, 2000) eta Ingeniari Elektronikoa (UPV/EHU, 2001) da. 2002 eta 2007 urteen artean doktoregoa lortu zuen UPV/EHU-ko Magnetismo eta Material Magnetikoen Taldean, Alfredo García Arribas eta José Manuel Barandiaranek zuzenduta. Bere tesiarekin, «Maiztazun handiko magnetoinpedantzia lagin lauetan» izenburukoa, Doktorego Sari Ezohikoa eta Doctor Europaeus aipamena lortu zuen. Bere doktorego ikerkuntzarako egonaldiak egin zituen honako zentroetan: Instituto de Magnetismo Aplicado (IMA), Madrilen; University of Plymouth, Erresuma Batuan; Massachusetts Institute of Technology (MIT), Estatu Batuetan; eta Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM).
2007 eta 2009 urteen artean UPV/EHU-ko Zerbitzu Orokorretako Instrumentazio Zientifikoko Teknikaria izan zen.
2009-an European Spallation Source (ESS Bilbao) konsortziora joan zen, partikula azeleragailuetan erabiltzen diren konponenteak diseinatzera.
2016-tik UPV/EHU-ko Fisika sailako irakaslea da, eta Farmaziako Fakultatean dauka irakaskuntza.
Hainbat argitalpenen egilekidea da: 28 artikulu zientifiko, 2 liburu kapitulu eta nazioarteko kongresuetarako 40 ekarpen baino gehiago. Bere ikerkuntza-lerro nagusia da magnetoinpedantzian oinarritako sentsoreak erabiltzea bakteria magnetotaktikoak detektatzeko, aplikazio biomedikoetan erabiltzeko asmoarekin.