Irakasleak

XSLaren edukia

NAIARA BARRADO IZAGUIRRE

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
naiara.barrado@ehu.eus

2005 urtean Fisikan lizentziatua Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta 2009an doktore UPV/EHUn. 2016 urtetik Irakasle Agregatua da Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatua I sailean, non aldez aurretik Bitarteko Irakasle eta Irakasle Atxiki postuak bete dituen.



Bere irakaskuntza zereginak ingeniaritzara bideratutako graduan oinarritzen badira ere, Astronomia irakasgaia ere ematen du UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko Berezko Titulazioan. Aula EspaZio Gelan irakasten den Zientzia eta Teknologia Espazialeko Masterreko ikasle batzuen Master Amaierako Lanak zuzendu ditu, baita Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika graduko ikasleen Gradu Amaierako Lanak ere.



UPV/EHU-ko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da bere doktoretza tesia garatzen hasi zenetik, bere ikerkuntza Jupiter gasezko planeta erraldoiaren atmosferako hodeien dinamika orokorraren ikasketan oinarritzen da. Lur teleskopio ezberdinen datuekin lan egin du, bai profesional zein amateur, eta misio espazial ezberdinen zein Hubble Espazio Teleskopioaren informazioarekin ere.



Honetaz gain, buru belarri aritzen da dibulgazio zientifikoan, UPV/EHU-ko Kultura Zientifikoko Katedraren “Zientzia Kaiera” blogaren kolaboratzaile moduan, hitzaldi anitz ematen dibulgazio ekimen ezberdinetan, hala nola, Naukas, Zientzia Astea, Zientzia Klub, TEDx, BertsoZientzia edo Otsailak 11 besteen artean, eta hainbat irrati saiotan parte hartuz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak