Irakasleak
MARGARET LOUISE BULLEN
- Ezagutza arloa
- Gizarte Antropologia
- Saila
- Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
- Ikastegia
- Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- maggie.bullen@ehu.eus
Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo britainiarra da. Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik gizarte antropologia irakasten du, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean.
Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua da (University of Bristol, 1987) eta Gizarte Antropologian doktorea (Institute of Latin American Studies, University of Liverpool, 1991). Bere tesia Peruko barne migrazioari buruzko da, Andetatik Arequipa hirira hain zuzen, aldaketa sozioekonomikoak eta kulturalak kontuan hartuz.
Iker lerroak migrazioa, hizkuntza eta aniztasuna alde batetik; genero, jaiak eta erritualak alde, bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu diren aldaketen inguruan ikertu du (besteak beste Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada…) eta argitalpen ugari ditu ikertu dituen beste egileekin batera (Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irun y Hondarribia, 2004; Emeki-emeki berdintasunezko danborradarantz, 2014).
AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da eta egun hurrengo proiektu honetan parte hartzen ari da: Ezagutzaren, generoaren eta ahaidetasunaren mugak deslokalizatuz. Adiskidetasuna politika gisa eta afektuen eta elkarrekikotasunaren birdefinizioa (ADISKIDE).