Irakasleak
AMAIA INZA BARTOLOME
- Ezagutza arloa
- Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- amaia.inza@ehu.eus
Zientzia Politikoa eta Industri eta Hiri Soziologian lizentziaduna (UPV/EHU). Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politikoan doktorea (2009).
UPV/EHU irakaslea 2007tik, gaur egun, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean irakasle agregatua da, Gizarte Langintza Graduan.
Gizarte Langintza Unibertsitate Eskolako Gizarte Langintza graduan, Gradura doitzeko Formakuntza Osagarriaren koordinatzailea (2012-13), Gradu Amaierako Lanen koordinatzailea (2013-14) eta titulazioko koordinatzailea izan da (2014-15, 2015-16). Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Ataleko koordinatzaile eta lehen dekanordea da (2017 urtetik).
Partehartuz Ikerketa Talde Finkatua eta Urban Elika, Elikadura eta Gizarteari buruzko Ikasketa taldeko kide da. Baita Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeko (GIEB) kidea ere, 2018 urtetik.
Zenbait liburu atal zein artikulu zientifiko argitaratu ditu, eta ondoko ikerketa ildoen inguruan ikerketak ere egin ditu: ongizate estatuaren teoría, desgaitasuna, pobrezia, elikadura eta gizartea, inbertsio soziala eta arrisku sozial berriak.
Hogei eta hamar batzar eta jardunaldi baino gehiagotan hartu du parte, baita Hezkuntza Berrikuntza Proiektuetan (HBP) eta Open Course Ware (OCW) etan.