Irakasleak
NAHIA IDOIAGA MONDRAGON
- Ezagutza arloa
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Saila
- Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- nahia.idoiaga@ehu.eus
Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak.
Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle da 2016tik, irakasle atxiki delarik 2017tik eta agregatu akreditazioa duelarik 2018tik. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu.
Bestalde Haur Hezkuntza graduko, moduluko eta hainbat ikasgaitako koordinatzailea da eta baita Bilboko Hezkuntza Fakultateko berdintasun eta kalitate batzordeetako partaide ere.